118. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Deialdia, kale garbiketa zerbitzuko arduradun izateko lanpostu bat (9.a plantilla organikoan) barne igoera murriztuan eta oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko

Berriozarko Udalaren Gobernu Batzordeak 2010eko irailaren 7an erabakita, onetsi zen kale garbiketako zerbitzuko arduradun izateko lanpostu bat (9.a plantilla organikoan) barne igoera murriztuan eta oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia.

OINARRIAK

1. oinarria. Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Berriozarko Udaleko kale garbiketa zerbitzuko arduradun izateko C mailako lanpostu bat betetzea, plantilla organikoan 009 zenbakia duena, eta horretarako oposizio-lehiaketa erabiliko da, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua onetsi zuen 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.6 artikuluan aurreikusia dagoen bezala.

1.2. Parte hartzen ahalko dute deialdi honetan Berriozarko Udaleko plantilla organikoko langile guztiek, D mailakoak badira.

1.3. Hautapen probak gainditu ondoren, C mailan sailkatuko da Berriozarko Udaleko kale garbiketako zerbitzuko arduradunaren lanposturako izendatzen den izangaia.

1.4. Dagozkion hautaprobak gainditu ondoren, lanposturako izendatzen dena C mailaren barruan sailkatuko da, eta lanpostu horri dagozkion ordainsariak jasoko ditu, Berriozarko Udalaren plantilla organikoan aurreikusi bezala; jatorrizko lanpostu hori, berriz, amortizatu eginen da, deialdi honek plantillaren lanpostuen kopurua handitzea ekar ez dezan inolako kasutan.

1.5. Maila igotzeko proba hauetan parte hartzeak ez du deusetan aldatuko langileak igoeraldi honen aitzin zuen lanpostuaren atxikipena, ezta araubide juridikoa ere. Gizarte Segurantzaren eta osasun laguntzaren araubide berari ere kontuko dio.

1.6. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute.

2. oinarria. Eginkizunak.

Haren mailaren eginkizunak bete beharko ditu, garbiketako zerbitzuko arduradunaren lanpostuari dagozkionak:

-Ondoko alorrekin koordinatuko da: idazkaritza, kontu-hartzailetza eta hirigintza, baita udal teknikariekin ere.

-Udalaren garbiketako zerbitzuari atxikitako lana eta langileak antolatzeaz arduratuko da, obra eta zerbitzuetako buruarekin batera. Obra eta zerbitzuetako buruaren aginduei jarraikiz eginen du lan.

-Garbiketa taldeak egin beharreko lanak koordinatu eta planifikatuko ditu.

-Obra eta lorategiko alorretako arduradunekin koordinatuko da, lana dela-eta beharrezkoa denean. Orobat, Iruñerriko Mankomunitatearekin ere koordinatuko da, beharrezkoa bada.

-Egunero ebin beharreko lana planifikatuko du, eta langileak banatuko ditu eremuen artean.

-Egindako lanak segitu eta ebaluatuko ditu.

-Zerbitzu anitzetako buruak alor horretarako ezarritako jarduketa irizpideei eta aginduei jarraituko die.

-Lorategiko eta obretako arduradunak ordeztuko ditu haiek ez daudenean, bai eta zerbitzu anitzetako burua ere, beharrezkoa bada.

-Zerbitzu anitzetako buruari jakinaraziko dio zein den urteko gastuen aurreikuspena bere zerbitzuan.

-Garbiketako zerbitzuari atxikitako langileen oporraldien, lan ordutegien eta urteko lan orduen programazioa prestatuko du, zerbitzu anitzetako buruari proposatzeko. Zerbitzu anitzetako buruari jakinaraziko dio zein den garbiketa langileen puntualitatea eta asistentzia, bai eta antzemandako hutsuneak ere.

-Zerbitzu anitzetako buruari proposatuko dio langile gehiago behar diren eta kontratazioak egin behar diren garbiketako alorrean oporretarako, erialdietarako eta iraupen jakineko lan berezietarako.

-Nahi adina aldaketa proposatuko ditu zerbitzua hobetzeko.

Garbiketa zerbitzuari esleitutako makineria guztiaren arduraduna izanen da.

Zerbitzu anitzetako buruari jakinaraziko dio garbiketa zerbitzuan erabiltzen diren makinetan eta tresnetan akatsak dauden, bai eta tresna eta makina aski dagoen ere.

-Begiratuko du Udalaren laneko arriskuei aurrea hartzeko plana aplikatu eta betetzen dela, gainerako zerbitzuetako buruekin koordinatuta, eta bere alorrean gertatzen den edozein gorabeheraren berri emanen dio zerbitzu anitzetako buruari.

-Urtero txosten bat prestatuko du garbiketako alorrak egindako lanei buruz, hurrengo urteko lehen hiruhilekoan zerbitzu anitzetako buruari, alkateari eta hirigintzako zinegotziari emateko.

-Zerbitzu anitzetako alorrean esleitzen zaizkion eginkizun guztiak.

3. oinarria. Izangaien betebeharrak.

3.1. Oposizio honetan onartua izateko, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, honako baldintza hauek bete beharko dituzte izangaiek:

a) Berriozarko Udalaren zerbitzuko D mailako funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa izatea.

b) Berriozarko Udalean barne igoeran jartzen den lanposturako izendapena jabetzan izatea.

c) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea, barne igoera honetara aurkeztu baino lehenagoko lanpostuan.

d) Nafarroako Administrazio Publikoetan bost urteko antzinatasun onartua duela frogatzea.

e) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean Batxilergoko titulua, Bigarren Graduko Lanbide Heziketakoa edo baliokidea izatea edo hura eskuratzeko maneran egotea.

f) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, gutxienez ere, B1 eta C1 mailako gidabaimenaren jabe izatea.

d) eta e) letretako baldintzak betetzen ez badira, horren ordain izan daiteke zortzi urteko antzinatasuna frogatzea Nafarroako administrazio publikoetan zerbitzu egiten.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira aipatutako baldintzak, eta hautaketa bide osoan beharko dira bete, izendatzeko unera arte.

4. oinarria. Eskabideak.

4.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Berriozarko Herriko Etxeko Erregistroan aurkeztu beharko dira, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita hamar egun naturaleko epean eta azken eguneko 14:00ak arte, balioduna bada, edo bertzenaz hurrengo egun baliodunean. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean adierazitako gainerako bideak ere erabil daitezke eskabideak aurkezteko.

Eskabideak deialdi honetako I. eranskinean argitaratutako ereduari jarraikiz aurkeztuko dira eta haietan izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bururatzen den egunerako.

4.2. Harekin batera, lehiaketaldian baloratu beharreko merituak frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da, dela jatorrizkoa dela haren kopia konpultsatua.

Orobat, jasota geldituko da sinatzaileak euskara maila frogatzeko proba bat egin nahi duen.

4.3. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

4.4. Eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahalko dira, noiznahi ere.

5. oinarria. Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

5.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, alkateak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko ebazpena emanen du. Zerrenda hori Berriozarko Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

5.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

Izangai bazterturik ez bada, izangaien zerrenda behin betikoa bilakatuko da eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko.

5.3. Erreklamazioetarako epea burututakoan eta haiei erantzun ondotik, alkateak ebazpena emanen du onartuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du. Ebazpen horretan berean zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

6. oinarria. Epaimahaia.

6.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

-Mahaiburua: Franciso Javier Lasa Gorraiz, Berriozarko Udaleko alkatea.

Ordezkoa: Inma del Río Lorea, Berriozarko Udaleko lehen alkateordea

-1. mahaikidea: Patxi Iriarte Etxenike, Berriozarko Udaleko arkitekto teknikoa.

Ordezkoa: Rosa Ramos Alfaro, Berriozarko Udaleko euskara teknikaria.

-2. mahaikidea: José Miguel Egea Noain, Burlatako Udaleko zerbitzu anitzetako burua.

Ordezkoa: Ricardo Pascual Ustarroz, Berriozarko Udaleko goi mailako arkitektoa.

-3. mahaikidea: Berriozarko Udaleko langileen ordezkaria.

Ordezkoa: Berriozarko Udaleko langileen ordezkaria.

-Idazkaria: Udalbatzakoa.

Ordezkoa: titularrak izendatzen duena.

6.2. Mahaiburuak deituta, probak hasi baino lehenago eratuko da epaimahaia.

6.3. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

6.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu dei honetako oinarrien interpretazio eta aplikazioaren inguruko arazo guztiak.

Halaber, oposizio-lehiaketaren azterketa saio guztiak edo horietako bat zuzen egin daitezen, beharrezkotzat jotzen diren barneko funtzionamendu arauak ebazteko ahalmena izanen du, betiere deialdian azaltzen diren oinarriei egokituz.

6.5. Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo dei egileari jakinaraziko diote, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretakoaren batean baldin badaude.

Halaber, izangaiek mahaikideak errefusa ditzakete, arrazoi horietako bat gertatzen denean.

6.6. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

7. oinarria. Lehiaketaldia.

7.1. Epaimahaiak izangaiek alegatutako merezimenduak, behar bezala frogatuak, baloratuko ditu, ondoko baremoaren arabera. Epaimahaiak noiznahi eska ditzake izangaiek alegatutako merezimenduen gaineko argibide zein datu osagarriak.

7.2. Lehiaketaldiak gehienez ere 30 puntuko balorazioa izanen du, modu honetan banaturik:

1. Lan esperientzia: gehienez ere: 15 puntu.

-Arduradun izateagatik, deialdi honetako 2 oinarrian zehaztutako eginkizunetan edozein administrazio publikotan aritzen bazen: 1,5 puntu, urte oso bakoitzeko. Urtebetera iritsi ezean, hilabete oso bakoitzeko 0,13 puntu emanen zaizkio. Merezimendu horiek frogatu ahal izateko, administrazio publikoaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, lan-kontratua edota haren fotokopia konpultsatua. (Argi frogatu beharko da zein diren egindako betebeharrak eta kontratua noiz hasi zen eta lan edo funtzionario harremana noiz bukatu).

-D mailako zerbitzu anitzetako eginkizunetan aritzeagatik edozein administrazio publikotan: puntu bat, urte oso bakoitzeko. Urtebetera iritsi ezean, hilabete oso bakoitzeko 0,08 puntu emanen zaizkio. Merezimendu hori frogatu ahal izateko, administrazio publikoaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, lan-kontratua edota haren fotokopia konpultsatua. (Argi frogatu beharko da zein ziren egindako betebeharrak eta kontratua noiz hasi zen eta lan edo funtzionario harremana noiz bukatu).

Zerbitzuak Berriozarko Udalean baino ez badira egin, ez dira aurkeztu behar aipatu agiriak, eta aski izanen da zinpeko aitorpen bat, postua zein den eta lanak zenbait iraun zuen adieraziz.

2. Prestakuntza: gehienez ere 10 puntu.

Egindako prestakuntza ikastaroak, behar bezala frogatuak, ikusteko badute bete beharreko lanpostuarekin, eta orobat laneko segurtasun eta higieneari buruzko eta lan arriskuei aurrea hartzeko ikastaroak, Berriozarko Udalarekin kontratua sinatu ondoan eginak, irizpide honi jarraikiz baloratuko dira:

-100 ordutik goitiko ikastaroak: 8 puntu ikastaro bakoitzeko.

-20 ordutik goitiko ikastaroak: 1,6 puntu ikastaro bakoitzeko.

-10 ordutik goitiko ikastaroak: 0,8 puntu ikastaro bakoitzeko.

3. Euskaraz jakitea: gehienez ere 5 puntu:

Hizkuntza eskola ofizial batek luzaturiko gaitasun agiriarekin edo ofizialki haren baliokidetzat jotzen den titulazioarekin frogatzen ahalko da, edo, bestela, epaimahaiak zehaztuko duen proba gaindituz. Euskararen proba egin nahi duten izangaiek hala adierazi beharko dute eskabide orokorrean. Proba hori oposizioaldirako ezarritako proben aitzin eginen da. Euskaraz jakitea honela baloratuko da:

PUNTUAK

AHOZKO ETA IDATZIZKO JAKITE MAILA

(Europako Esparru Bateratua)

5

C1 (HEOko 5.a = EGA)

4

B2 (HEOko 4.a)

3

B1 (HEOko 3.a)

2

A2 (HEOko 2.a)

1

A1 (HEOko 1.a)

8. oinarria. Oposizioaldia.

8.1. Oposizioan 70 puntu lortu ahal izanen dira gehienez eta ariketa hauek izanen ditu:

a) Lehen ariketa: teorikoa. Galdera laburreko azterketa izanen da, test modukoa, epaimahaiak zehaztuko duena deialdiaren II.eranskinean jasotzen diren gaiei buruz. Epaimahaiak erabakiko du ariketaren iraupena, baina gehienez ere 2 ordukoa izanen da.

Ariketa honek, gehienez ere, 35 puntu izanen ditu. Ariketa baztertzaile hori gainditzeko, gutxienez 17 puntu atera behar dira; erantzun okerrek ez dute punturik kenduko.

b) Bigarren ariketa: bi kasu teoriko-praktiko argitu beharko dira, 2. oinarrian zehaztutako lanpostuaren ezaugarriekin ikustekoa dutenak.

Ariketa honek, gehienez ere, 35 puntu izanen ditu. Ariketa baztertzaile hori gainditzeko, gutxienez 17 puntu atera behar dira.

8.2. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek nortasun agiri nazionala aldean dutela agertu beharko dute. Agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira. Probetan iruzurra egiten bada, edozein delarik ere, izangaia segituan baztertuko da, etor daitezkeen jarduketa penalak ukatu gabe.

8.3. Hautaprobak egiteko, desgaitasun aitorturen bat dutenentzat bidezkoak diren egokitzapenak eginen dira, denbora eta baliabideen aldetik, eskaeran azaldutakoaren arabera.

9. oinarria. Probak gainditu dituztenen zerrenda eta epaimahaiaren proposamena.

9.1. Hautaprobak bukaturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du probak gainditu dituztenen zerrenda, oposizioan lortutako kalifikazioekin, Berriozarko Udaleko iragarki oholean. Gero, zerrenda hori Berriozarko alkateari igorriko dio, probak puntuazio altuenarekin gainditu dituen izangaia izendatzeko proposamenarekin batera. Proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Berdinketarik gertatuz gero, bigarren ariketan puntu gehien lortu dutenen alde ebatziko da. Eta hala ere berdinduta segitzen badute, lehenengo ariketan lortutako puntuazioa hartuko da kontuan, eta berdinduta segituz gero, lehiaketako puntuaziorik hoberena.

9.2. Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta 30 egun naturaleko epearen barrenean, proposatutako izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Berriozarko Udalaren erregistroan:

a) Deialdiaren bigarren oinarrian eskatzen den tituluaren kopia konpultsatua edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena.

b) 2. deialdian zehaztutako gainerako baldintzak betetzen direla frogatzeko agiriak.

Jatorrizko agiria edo haren kopia konpultsatua aurkeztu behar dira kasu guztietan.

9.3. Aipatu epearen barrenean, eta aski arrazoituriko ezinbertzeko kasuetan izan ezik, esandako agiriak aurkezten ez baditu, ezin izanen dute izendatu eta, beraz, bere jarduketa guztiak deuseztaturik geldituko dira; betiere, eskabidearen faltsukeriagatik dagokiokeen erantzukizuna ukatu gabe.

9.4. Aurreko 9.3 atalean ezarritako kasuan, 9.1 atalean aipatzen den zerrenda horretan hurrengoa den izangaiarekin beteko da hutsunea, eta horrekin aurreko idatz-zatietan adierazi den gisara jokatuko da.

9.5. Proposatutako izangairen batek espresuki uko egiten badio bere izendapenari, ulertuko da izendapen proposamenean sartuko dela gainditu dutenen zerrendako hurrengoa.

10 oinarria. Izendapena eta jabetza hartzea.

10.1. Alkateak eginen du izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko den ebazpenaren bidez. Izendatzen den izangaiak karguaren jabetza hartu beharko du hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

10.2. Epe horretan eta ezinbertzeko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez badu, Berriozarko Udaleko langile izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala bada, 9.4 atalean ezarritakoari jarraikiko zaio.

11. oinarria. Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Tokiko Gobernu Batzarrari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoa paratzen zaion egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Gobernu Batzarrari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoa paratzen zaion egintza edo erabakia jakinarazten denetik aitzina.

Berriozarren, 2010eko irailaren 9an.-Alkatea, sinadura ulertezina.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

1.-Norberaren datuak:

Izena ............................., Adinez nagusia, NAN zenbakia: ......................, jaioteguna: 19...... (e)ko ....................aren .......a, non sortua: ...................., (.......................), bizilekua: .................. (..............), karrika: ........................, zenbakia: .......... posta kodea: ......................., telefonoa: ..................

2.-Administrazio datuak:

a) Zer lanposturako izendatu zuten:

b) Egoera administratiboa:

[ ] Jardunean (egoera horren baliokidea bada, adierazi zein den).

c) Egungo lanlekua:

d) Zein maila edo taldetakoa naizen:

[ ] D maila.

3.-Hau idazten duen honek adierazten dut, erantzukizuna nirea izanik, deialdian eskatutako baldintza guztiak betetzen ditudala, Berriozarko Udaleko obra eta zerbitzuetako buru izateko barne igoera murriztuan eta oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko.

Karguan aritzea galarazten didan eritasun edo akats fisiko edo psikikorik ez dudala.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

4.-Euskara maila frogatzeko proba egin nahi dudala.

[ ] Euskara maila frogatzeko proba egin nahi dut.

5.-Lehiaketaldian baloratu beharreko dokumentazioa ekarri dudala.

Horregatik guztiagatik,

Eskabidea behar bezala eta epearen barrenean aurkeztu dela onartzeko eskatzen dut, eta hortaz, Berriozarko (Nafarroa) Udalaren zerbitzuko obra eta zerbitzuetako buru izateko barne igoera murriztuan betetzeko deialdian onartua izan nadila.

Berriozarren, 20.................(e)ko ........................aren ............(e)an.
(Sinadura)

Berriozarko Udaleko alkate udalburua.

II. ERANSKINA

Gai zerrenda

1. gaia.-Laneko Segurtasun eta Higienea. Norberaren eta ororen babeserako artikuluak. Segurtasun neurriak, laneko ondoz ondoko ataletan.

2. gaia.-Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua: langile motak. Egoera administratiboak. Eskubideak, betebeharrak.

3. gaia.-Otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretua. Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko funtzionarioen oporrei, lizentziei eta baimenei buruzko erregelamendua.

4. gaia.-Lanaren antolaketa eta planifikazioa. Erabili beharreko ekipoa eta materiala prestatzea.

5. gaia.-Beharrezko makinak eta tresnak lanerako. Motak, ezagupena eta erabilera. Segurtasun baldintzak.

6. gaia.-Garbiketako arduradunaren egitekoak.

7. gaia.-Lanean hartu beharreko segurtasun neurriak: seinalizazioa.

8. gaia.-Berriozarko Udalean indarra duten hitzarmen kolektiboak.

Iragarkiaren kodea: L1014922