118. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Deialdia, Berriozarko Udaleko obra eta zerbitzuetako buru izateko lanpostu bat (047.a plantilla organikoan) oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko

Berriozarko Udaleko Gobernu Batzarrak 2010eko irailaren 7an erabakita, onetsi da Udaleko obra eta zerbitzuetako buru izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdia.

OINARRIAK

1. oinarria. Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Berriozarko Udaleko obra eta zerbitzuetako buru izateko lanpostu bat (047.a plantilla organikoan) betetzea oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez Berriozarko Udalaren zerbitzuko langileen artean, deialdi honetan eskatutako betebeharrak konplitzen badituzte; hori guztia, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.6 artikuluan aurreikusi bezala.

1.2. Dagozkion hautaprobak gainditu ondoren, obra eta zerbitzuetako buru izendatzen dena B mailaren barruan sailkatuko da, eta lanpostu horri dagozkion ordainsariak jasoko ditu, Berriozarko Udalaren plantilla organikoan aurreikusi bezala; jatorrizko lanpostu hori, berriz, amortizatu eginen da, deialdi honek plantillaren lanpostuen kopurua handitzea ekar ez dezan inolako kasutan.

1.3. Maila igotzeko proba hauetan parte hartzeak ez du deusetan aldatuko langileak izendapenaren aitzin zuen funtzionarioen araubide juridikoa. Eskubide pasiboen eta osasun laguntzaren araubide berari ere kontuko dio.

1.4. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute.

1.5. Izendatuak betebehar hauek izanen ditu:

-Udal honetako obra, lorezaintza eta garbiketa zerbitzuei atxikitako lanak eta langileak antolatu beharko ditu, alor horietako buruekin batera eta alkatearen eta hirigintzako zinegotziaren aginduei jarraikiz.

-Ondoko alorrekin koordinatuko da: idazkaritza, kontu-hartzailetza eta hirigintza, baita udal teknikariekin ere lana dela-eta behar duenean.

-Hirigintzako alorrarekin elkarlanean, Udaleko langileekin egiten diren obrak zuzenduko ditu.

-Egunero antolatuko ditu egin beharreko lanak zerbitzu anitzetako alorretan.

-Egindako lanak segitu eta ebaluatuko ditu. Behar denean, haien publizitatea eginen du, iragarkiak Udalaren euskarrietan paratuz, dagozkion arduradunekin koordinatuta.

-Jarduteko irizpideak eta jarraibideak ezarriko ditu lorategi, garbiketa eta obren zerbitzuen alor guztietan, zerbitzu bakoitzaren arduradunekin batera.

-Lorategi eta garbiketako arduradunak ordeztuko ditu haiek ez daudenean.

-Urteroko gastuak aurreikusi eta kontrolatuko ditu aurrekontuen bidez, Kontu-hartzailetzaren Alorrarekin koordinatuta.

-Materialak, lan egiteko arropa etab. bere eskumenen esparruan erosteko txartel guztiak sinatu eta kontrolatzeko ardura izanen du.

-Obra, lorategi eta garbiketako zerbitzuei atxikitako langile behin betikoen eta aldi baterakoen arduraduna izanen da. Lan egutegiak eta langileen oporraldiak proposatuko ditu eta puntualitatea eta asistentzia kontrolatu; langileaz arduratzen den zerbitzuari jakinaraziko dizkio atzemandako hutsuneak, eta langileei eta haien lanei dagozkien txostenak prestatu beharko ditu.

-Langile aski dagoen kontrolatuko du, eta kontratazioak proposatuko ditu zerbitzu anitzetako alorrean oporrak, erialdiak eta iraupen jakineko lan zehatzak direla eta, betiere zerbitzu bakoitzeko arduradunak proposatu ondoan.

-NEZarekin eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearekin koordinatuko da, instituzio horien bidez zerbitzu anitzetan aritzeko kontratatutako langileei dagokienez.

-Obra, garbiketa eta lorategiko zerbitzuen makinen eta tresnen kontrolaz eta mantentze-lanez arduratuko da, baita makina eta tresna aski dagoen aztertu eta ebaluatzeaz ere.

-Begiratuko du laneko arriskuei aurrea hartzeko udal plana betetzen dela, gainerako arduradunekin koordinatuta.

-Segurtasun eta garbitasun arauak betetzen direla begiratuko du.

-Urtero txosten bat prestatuko du alorretan egindako lanei buruz, hurrengo urteko lehen hiruhilekoan alkateari eta hirigintzako zinegotziari emateko.

-Hirigintzako Informazio Batzordean parte hartuko du hilabetero.

-Zerbitzu anitzetako alorrean esleitzen zaizkion eginkizun guztiak.

2. oinarria. Izangaien betebeharrak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Berriozarko Udaleko funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa izatea, C maila edo taldekoa.

b) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

c) Nafarroako Administrazio Publikoetan bortz urteko zerbitzuak benetan egin dituela egiaztatzea.

d) Unibertsitateko diplomadun, ingeniari tekniko, arkitekto tekniko edo hirugarren mailako lanbide heziketaren titulua izatea.

e) Eskabideak aurkezteko epea burutzen den egunean B1 mailako gidabaimenaren jabe izatea.

f) Lanpostuaren eginkizunetarako behar den gaitasun fisikoa nahiz psikikoa izatea.

g) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

Baldintza horiek betetzen direla eskabideak aurkeztean egiaztatu beharko da.

3. oinarria. Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Berriozarko Udaleko Erregistroan aurkeztuko dira deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita 30 egun naturaleko epearen barnean. Eskabideak deialdi honetako I. eranskinean argitaratutako ereduari lotu behar zaizkio, eta haietan izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean. Lehiaketaldian baloratu beharreko dokumentazioa aurkeztuko da eskabidearekin batera. Era berean, adieraziko da euskara maila frogatzeko proba egin nahi duen.

3.2. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

4. oinarria. Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, alkateak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Berriozarko Udalaren iragarki oholean argitaratzeko aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek, behin-behineko zerrenda argitaratu ondoko hamar egun baliodunen barrenean, erreklamazioak egiten ahalko dituzte eta okerrik egin badute, haiek zuzendu.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta erreklamazioei erantzun ondotik, alkateak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzeko aginduko du.

Izangai guztiak onartzen badira, behin-behineko zerrenda behin betikoa bilakatuko da zuzenean.

Ebazpen horretan berean zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

5. oinarria. Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

-Mahaiburua: Franciso Javier Lasa Gorraiz, Berriozarko Udaleko alkatea.

Ordezkoa: Inma del Río Lorea, Berriozarko Udaleko lehen alkateordea

-1. mahaikidea: Ricardo Pascual Ustarroz, Berriozarko Udaleko goi mailako arkitektoa.

Ordezkoa: Rosa Ramos Alfaro, Berriozarko Udaleko euskara teknikaria.

-2. mahaikidea: José Miguel Egea Noain, Burlatako Udaleko obretako burua.

Ordezkoa: Patxi Iriarte Etxenike, Berriozarko Udaleko arkitekto teknikoa.

-3. mahaikidea: Berriozarko Udaleko langileen ordezkaria.

Ordezkoa: Berriozarko Udaleko langileen ordezkaria.

Idazkaria: Udalbatzakoa.

Ordezkoa: titularrak izendatzen duena.

5.2. Epaimahaia hautaprobak egin baino lehen eratuko da eta bere eraketak eta jarduketak balio izateko gutxienez ere kideen gehiengo osoa beharko da elkartu.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaz sor daitezkeen afera guztiak.

5.4. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez baitira ariko, horietan bakarrik emanen diete laguntza epaimahaikoei.

6. oinarria. Oposizio-lehiaketaren nondik-norakoa.

6.1. Oposizio-lehiaketa bi alditan eginen da, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia gero, oinarri hauetan zehazten den gisara.

6.2. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratzean adieraziko da non, noiz eta zein egunetan hasiko den oposizio-lehiaketa.

Gero epaimahaiak, behar den garaian, hurrenez hurren eta arauzko eran iragarriko ditu gainerako probak.

7. oinarria. Lehiaketaldia.

7.1. Epaimahaiak izangaiek alegatutako merezimenduak, behar bezala frogatuak, baloratuko ditu, ondoko baremoaren arabera. Epaimahaiak noiznahi eska ditzake izangaiek alegatutako merezimenduen gaineko argibide zein datu osagarriak.

7.2. Lehiaketaldiak gehienez ere 30 puntuko balorazioa izanen du, modu honetan banaturik:

1. Lan esperientzia: gehienez ere: 15 puntu.

-Arduraduna izateagatik, deialdi honetako 1.5 oinarrian zehaztutako eginkizunetan edozein administrazio publikotan aritzen bazen: 1,5 puntu, urte oso bakoitzeko. Urtebetera iritsi ezean, hilabete oso bakoitzeko 0,13 puntu emanen zaizkio. Merezimendu horiek frogatu ahal izateko, administrazio publikoaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, lan-kontratua edota haren fotokopia konpultsatua. (Argi frogatu beharko da zein ziren egindako betebeharrak eta kontratua noiz hasi zen eta lan edo funtzionario harremana noiz bukatu).

-C mailako zerbitzu anitzetako eginkizunetan aritzeagatik edozein administrazio publikotan: puntu bat, urte oso bakoitzeko. Urtebetera iritsi ezean, hilabete oso bakoitzeko 0,08 puntu emanen zaizkio. Merezimendu hori frogatu ahal izateko, administrazio publikoaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, lan-kontratua edota haren fotokopia konpultsatua. (Argi frogatu beharko da zein ziren egindako betebeharrak eta kontratua noiz hasi zen eta lan edo funtzionario harremana noiz bukatu).

Zerbitzuak Berriozarko Udalean baino ez badira egin, ez dira aurkeztu behar aipatu agiriak, eta aski izanen da zinpeko aitorpen bat, postua zein den eta lanak zenbait iraun zuen adieraziz.

2. Prestakuntza: gehienez ere 10 puntu.

Egindako prestakuntza ikastaroak, behar bezala frogatuak, ikusteko badute bete beharreko lanpostuarekin, eta orobat laneko segurtasun eta higieneari buruzko eta lan arriskuei aurrea hartzeko ikastaroak, Berriozarko Udalarekin kontratua sinatu ondoan eginak, irizpide honi jarraikiz baloratuko dira:

-100 ordutik goitiko ikastaroak: 8 puntu ikastaro bakoitzeko.

-20 ordutik goitiko ikastaroak: 1,6 puntu ikastaro bakoitzeko.

-10 ordutik goitiko ikastaroak: 0,8 puntu ikastaro bakoitzeko.

3. Euskaraz jakitea: gehienez ere 5 puntu:

Hizkuntza eskola ofizial batek luzaturiko gaitasun agiriarekin edo ofizialki haren baliokidetzat jotzen den titulazioarekin frogatzen ahalko da, edo, bestela, epaimahaiak zehaztuko duen proba gaindituz. Euskararen proba egin nahi duten izangaiek hala adierazi beharko dute eskabide orokorrean. Proba hori oposizioaldirako ezarritako proben aitzin eginen da. Euskaraz jakitea honela baloratuko da:

PUNTUAK

AHOZKO ETA IDATZIZKO JAKITE MAILA

(Europako Esparru Bateratua)

5

C1 (HEOko 5.a = EGA)

4

B2 (HEOko 4.a)

3

B1 (HEOko 3.a)

2

A2 (HEOko 2.a)

1

A1 (HEOko 1.a)

8. oinarria. Oposizioaldia.

8.1. Oposizioan 70 puntu lortu ahal izanen dira gehienez eta ariketa hauek izanen ditu:

a) Lehen ariketa: teorikoa. Galdera laburreko azterketa izanen da, test modukoa, epaimahaiak zehaztuko duena deialdiaren II. Eranskinean jasotzen diren gaiei buruz. Epaimahaiak erabakiko du ariketaren iraupena, baina gehienez ere 2 ordukoa izanen da.

Ariketa honek, gehienez ere, 35 puntu izanen ditu. Ariketa baztertzaile hori gainditzeko, gutxienez 17 puntu atera behar dira; erantzun okerrek ez dute punturik kenduko.

b) Bigarren ariketa: bi kasu teoriko-praktiko argitu beharko dira, 1.5 oinarrian zehaztutako lanpostuaren ezaugarriekin ikustekoa dutenak.

Ariketa honek, gehienez ere, 35 puntu izanen ditu. Ariketa baztertzaile hori gainditzeko, gutxienez 17 puntu atera behar dira.

8.2. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek nortasun agiri nazionala aldean dutela agertu beharko dute. Agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira. Probetan iruzurra egiten bada, edozein delarik ere, izangaia segituan baztertuko da, etor daitezkeen jarduketa penalak ukatu gabe.

8.3. Hautaprobak egiteko, desgaitasun aitorturen bat dutenentzat bidezkoak diren egokitzapenak eginen dira, denbora eta baliabideen aldetik, eskaeran azaldutakoaren arabera.

9. oinarria. Probak gainditu dituztenen zerrenda eta epaimahaiaren proposamena.

9.1. Hautaprobak bukaturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du probak gainditu dituztenen zerrenda, oposizioan lortutako kalifikazioekin, Berriozarko Udaleko iragarki oholean. Gero, zerrenda hori Berriozarko alkateari igorriko dio, probak puntuazio altuenarekin gainditu dituen izangaia izendatzeko proposamenarekin batera. Proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Berdinketarik gertatuz gero, bigarren ariketan puntu gehien lortu dutenen alde ebatziko da. Eta hala ere berdinduta segitzen badute, lehenengo ariketan lortutako puntuazioa hartuko da kontuan, eta berdinduta segituz gero, lehiaketako puntuaziorik hoberena.

9.2. Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta 30 egun naturaleko epearen barrenean, proposatutako izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Berriozarko Udalaren erregistroan:

a) Deialdiaren bigarren oinarrian eskatzen den tituluaren kopia konpultsatua edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena.

b) 2. deialdian zehaztutako gainerako baldintzak betetzen direla frogatzeko agiriak.

Jatorrizko agiria edo haren kopia konpultsatua aurkeztu behar dira kasu guztietan.

9.3. Aipatu epearen barrenean, eta aski arrazoituriko ezinbertzeko kasuetan izan ezik, esandako agiriak aurkezten ez baditu, ezin izanen dute izendatu eta, beraz, bere jarduketa guztiak deuseztaturik geldituko dira; betiere, eskabidearen faltsukeriagatik dagokiokeen erantzukizuna ukatu gabe.

9.4. Aurreko 9.3 atalean ezarritako kasuan, 9.1 atalean aipatzen den zerrenda horretan hurrengoa den izangaiarekin beteko da hutsunea, eta horrekin aurreko idatz-zatietan adierazi den gisara jokatuko da.

9.5. Proposatutako izangairen batek espresuki uko egiten badio bere izendapenari, ulertuko da izendapen proposamenean sartuko dela gainditu dutenen zerrendako hurrengoa.

10 oinarria. Izendapena eta jabetza hartzea.

10.1. Alkateak eginen du izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko den ebazpenaren bidez. Izendatzen den izangaiak karguaren jabetza hartu beharko du hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

10.2. Epe horretan eta ezinbertzeko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez badu, Berriozarko Udaleko langile izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala bada, 9.4 atalean ezarritakoari jarraikiko zaio.

11 oinarria. Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Tokiko Gobernu Batzarrari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoa paratzen zaion egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Gobernu Batzarrari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoa paratzen zaion egintza edo erabakia jakinarazten denetik aitzina.

Berriozarren, 2010eko irailaren 9an.-Alkatea, sinadura ulertezina.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

1.-Norberaren datuak:

Izena ........................................................, adinez nagusia, NAN zenbakia: ...................., jaioteguna: 19.....(e)ko ..........................aren .......a, non sortua: ..........................., (......................), bizilekua: ........................ (......................), karrika: ...................................., zenbakia: .......... posta kodea: ......................, telefonoa :............

2.-Administrazio datuak:

a) Zer lanposturako izendatu zuten:

b) Egoera administratiboa:

[ ] Jardunean (egoera horren baliokidea bada, adierazi zein den)

c) Egungo lanlekua:

d) Zein maila edo taldetakoa naizen:

[ ] C maila.

3.-Hau idazten duen honek adierazten dut, erantzukizuna nirea izanik, deialdian eskatutako baldintza guztiak betetzen ditudala, Berriozarko Udaleko obra eta zerbitzuetako buru izateko barne igoera murriztuan eta oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko.

Karguan aritzea galarazten didan eritasun edo akats fisiko edo psikikorik ez dudala.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

4.-Euskara maila frogatzeko proba egin nahi dudala.

[ ] Euskara maila frogatzeko proba egin nahi dut.

5.-Lehiaketaldian baloratu beharreko dokumentazioa ekarri dudala.

Horregatik guztiagatik,

Eskabidea behar bezala eta epearen barrenean aurkeztu dela onartzeko eskatzen dut, eta hortaz, Berriozarko (Nafarroa) Udalaren zerbitzuko obra eta zerbitzuetako buru izateko barne igoera murriztuan betetzeko deialdian onartua izan nadila.

Berriozarren, 20...................(e)ko ...................aren ...............(e)an.
(Sinadura)

Berriozarko Udaleko alkate udalburua.

II. ERANSKINA

Gai zerrenda

1. gaia.-Laneko Segurtasun eta Higienea. Norberaren eta ororen babeserako artikuluak. Segurtasun neurriak, laneko ondoz ondoko ataletan.

2. gaia.-Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua: langile motak. Egoera administratiboak. Eskubideak, betebeharrak.

3. gaia.-Ekainaren 8ko 113/1985 Foru Dekretua: Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua.

4. gaia.-Otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretua. Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko funtzionarioen oporrei, lizentziei eta baimenei buruzko erregelamendua.

5. gaia.-Ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legea, Kontratu Publikoei buruzkoa: esleipena egin aurreko jarduketak: obra kontratuen prozedura irekia, murriztua eta negoziatua, agiriak.

6. gaia.-Obraren antolaketa. Ekipoa prestatzea. Zuinketa. Erabili beharreko materiala. Garapen faseak. Segurtasun baldintzak etab.

7. gaia.-Eraikuntzan dauden maila desberdinen zerrenda eta haien oinarrizko ezaugarriak. Arduraduna, ofiziala etab.

8. gaia.-Planoen interpretazioa. Zuinketa egitea obraren aldi bakoitzean.

9. gaia.-Eraikuntzan erabiltzen diren tresnak. Motak, ezagupena eta erabilera.

10. gaia.-Eraikuntzan erabiltzen diren makinak. Lana egiten den toki bakoitzari egokitzea. Segurtasun baldintzak.

11. gaia.-Obra arduradunaren egitekoak. Harremanak zuzendaritza teknikoarekin. Harremanak gremioekin.

12. gaia.-Materialaren eta tresnen bilketa. Antolaketa, mantentzea eta entretenimendua.

13. gaia.-Obrak eremu publikoan. Seinaleak, saneamendu, hornidura eta argindar sareetako jarduketak.

14. gaia.-Berriozarko Udalean indarra duten hitzarmen kolektiboak.

15. gaia.-Obra, lorategi eta garbiketa zerbitzuen antolamendua Berriozarren.

Iragarkiaren kodea: L1014921