118. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2499/2010 EBAZPENA, irailaren 13koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 1eko 2355/2010 Ebazpena aldatzen duena. Horren ondorioz, Ángel José Lage García jauna eta María Ester Latorre Lecha andrea praktiketako funtzionario izendatzen dira eta Javier Indurain Gaspar jauna eta Santiago José Cepeda Quintela jauna praktiketako funtzionario izateko egindako izendapena indarrik gabe uzten da.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak abenduaren 14an emandako 2470/2009 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruan Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoetan sartu eta igotzeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko tailer-maisuen kidegoetan sartzeko hautapen prozedurak onetsi ziren (2010eko 3. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 6koa).

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak abuztuaren 2an emandako 2165/2010 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruan Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoetan sartu eta igotzeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko tailer-maisuen kidegoetan sartzeko hautapen prozeduretan probak gainditu dituzten izangaien zerrendak onetsi ziren, kidegoen, espezialitateen eta hizkuntzaren arabera.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 1eko 2354/2010 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruan Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoetan sartzeko hautapen prozedura gainditu duten izangaien zerrenda osagarria onetsi eta jendaurrean jarri da.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak irailaren 1ean emandako 2355/2010 Ebazpenaren bidez, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak abenduaren 14an emandako 2470/2009 Ebazpenaren bidez deitutako hautapen prozeduretan hautatu diren izangaiak praktiketako funtzionario izendatu dira eta praktika horiek egiteko destinoa esleitu zaie.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 9ko 2442/2010 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruan Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko hautapen prozedura gainditu duten izangai berrien zerrenda osagarria onetsi eta jendaurrean jarri da.

Horrenbestez, bidezkoa da Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak irailaren 1ean emandako 2355/2010 Ebazpena aldatzea. Horren ondorioz, Ángel José Lage García jauna eta María Ester Latorre Lecha andrea praktiketako funtzionario izendatzen dira eta Javier Indurain Gaspar jauna eta Santiago José Cepeda Quintela jauna praktiketako funtzionario izateko egindako izendapena indarrik gabe uzten da.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak irailaren 19an emandako 155/2007 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak irailaren 1ean emandako 2355/2010 Ebazpena aldatzea, honela:

-Ángel José Lage García jauna Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko praktiketako funtzionario izendatzea, Matematika espezialitatean, gaztelaniaz, 2010eko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin. Destinoa Uharte BHIn izanen du.

-María Ester Latorre Lache andrea Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko praktiketako funtzionario izendatzea, Biologia eta Geologia espezialitatean, gaztelaniaz, 2010eko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin. Destinoa Iruñeko "Plaza de la Cruz" BHIn izanen du.

-Indarrik gabe uztea Javier Indurain Gaspar jauna eta Santiago José Cepeda Quintela jauna praktiketako funtzionarioen izendapena.

2. Adieraztea Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 14ko 2470/2009 Ebazpenaren 11. oinarriko 1. atalean xedatutakoaren arabera, praktikaldia egiteko esleitutako destinoak behin-behinekoak izanen direla.

Praktiketako funtzionario izendatutako izangaiek Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak zuzenean kudeatzen duen ikastetxe batean aukeratu beharko dute behin betiko lehenengo destinoa. Lanpostuak betetzeko lehiaketetan parte hartu ahal izateko, kasuan kasuko deialdiak xedatzen duenari jarraikiko zaio.

3. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketarako Atalari, Nominen eta Aurrekontu-kontrolaren Zerbitzuari, praktiketako fasea ebaluatzeko batzordeari, interesdunei, Uharte BHIri eta Iruñeko "Plaza de la Cruz" BHIri, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko irailaren 13an.-Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Begoña Unzué Vela.

Iragarkiaren kodea: F1015121