118. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

152/2010 FORU AGINDUA, abuztuaren 30ekoa, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariak emana, Murillo el Frutoko Udal Plan Orokorra, bertako udalak sustatua, behin betiko onesten duena.

Murillo el Frutoko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Etxebizitza eta Lurraldearen Antolamendu Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusirik aurkeztutako agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena, bidezkoa da behin betiko onestea.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Behin betiko onestea Murillo el Frutoko Udal Plan Orokorra, bertako Udalak sustatua, determinazio hauek ezarrita:

a) SI-3 industria sektorea plan partzial baten bidez garatu beharko da; bertan 85/1995 Foru Dekretuan ezarrita dauden espazio libre publikoko aparkalekuak erreserbatuko dira. Sektorean abeltzaintza ez da erabilera bateragarritzat joko. Bertako sarbidearen diseinua aldatu beharko da eta aldaketak Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren aldeko txostena beharko du.

b) Corraliza del Villar alderdian dagoen nekazaritzako eta abeltzaintzako poligonoaren plan berezia, 299/2001 Foru Aginduaren bidez onetsia, eta planari egindako aldaketak indargabetzen dira.

c) SI-4 industria sektorea garatzeko plan partziala behin betiko onetsi aurretik, sarbidea egoki konpondu beharko da, hondakinak balorizatzeko zentroaren UPSa aldatuz edo Udal Plan Orokorra aldatuz.

d) Gorde beharreko lurzoru urbanizaezineko eraikuntza jarduerak, hala badagokio, baimengarriak izanen dira.

e) Nafarroako Kultur Ondareari buruzko 14/2005 Foru Legearen 32.2 artikuluarekin bat, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren 2010eko ekainaren 28ko txostenean ezarritako determinazioak sartu beharko dira.

2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute legezkotasuna kontrolatzea helburu duen egintza honen kontra, Nafarroako Gobernuari zuzendua, foru agindu hau jakinarazi eta biharamunetik edo, hala denean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

3. Foru agindu hau Murillo el Frutoko Udalari, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko abuztuaren 30ean.-Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilaria, Amelia Salanueva Murguialday.

Iragarkiaren kodea: F1014516