68. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

201/2009 FORU AGINDUA, maiatzaren 21ekoa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, 163/2009 Foru Aginduaren bigarren oinarria aldatzen duena. Foru agindu horrek emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatu eta sustatzeko Nafarroako emakumeen elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko beste entitate batzuei diru-laguntzak emateko 2009ko deialdia arautzen du.

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emandako 163/2009 Foru Aginduaren bitartez onetsi zen emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatu eta sustatzeko Nafarroako emakumeen elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko beste entitate batzuei diru-laguntzak emateko 2009ko deialdia.

Foru agindu horren bigarren oinarri arautzaileak ezartzen du deialdi horretara aurkezten ahalko direla emakumeen elkarteak eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitate pribatuak, dagokion erregistroan inskribatuak, indarra duen legeriarekin bat eratuak, nortasun juridikoa izan eta Nafarroako Foru Komunitatean jarduten dutenak, baldin eta beren estatutuetan berariaz agertzen badute emakumeen egoera hobetzeko konpromisoa, edo emakume eta gizonen arteko egiazko berdintasunerantz jotzekoa, bizitzako arlo guztietan.

Ikusirik oinarri horren idazketa ez dagokiola ez foru agindu horren izenburuari, ez haren aginduaren 1. atalari,

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez ditudan eskudantzien arabera,

AGINDU DUT:

1. Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emandako 163/2009 Foru Aginduaren 2. oinarria aldatzea. Foru agindu horren bitartez onetsi zen emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatu eta sustatzeko Nafarroako emakumeen elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko beste entitate batzuei diru-laguntzak emateko 2009ko deialdia. Honela idatziko da:

"Deialdi honetara aurkezten ahalko dira emakumeen elkarteak eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateak, dagokion erregistroan inskribatuak, indarra duen legeriarekin bat eratuak, nortasun juridikoa izan eta Nafarroako Foru Komunitatean jarduten dutenak, baldin eta beren estatutuetan berariaz agertzen badute emakumeen egoera hobetzeko konpromisoa, edo emakume eta gizonen arteko egiazko berdintasunerantz jotzekoa, bizitzako arlo guztietan".

2. Foru agindu hau argitara dadila xedatzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Foru agindu hau Nafarroako Berdintasunerako Institutuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko maiatzaren 21ean.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

Iragarkiaren kodea: F0916415