68. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

1028/2009 EBAZPENA, apirilaren 29koa, Enpresako zuzendari nagusiak emana. Honen bidez behin betiko onesten da desjabetze proiektu hau: "Ukipenen eranskina, zirkuitu bikoitzeko 132 kV-eko linea elektrikoa egiteko proiektuarena: Arkale-Lesaka 1. eta 2. lineak Bidasoa TAra bideratzea eta Oiartzun-Almandoz (30 kV) linea 9119. euskarritik Bidasoa TAren sarreraraino aldatzea".

Industria eta Merkataritzako zuzendari nagusiak, abuztuaren 3ko 3835/2007 Ebazpenaren bidez, onetsi zuen zirkuitu bikoitzeko 132 kV-eko linea elektrikoa egiteko proiektu hau: "Arkale-Lesaka 1. eta 2. lineak Bidasoa TAra bideratzea eta Oiartzun-Almandoz (30 kV) linea 9119. euskarritik Bidasoa TAren sarreraraino aldatzea". Instalazioa baimendu, haren onura publikoa adierazi eta Iberdrola Distribución Eléctrica S.A.U. jo zuen onuraduntzat desjabetze proiektuan.

Enpresako zuzendari nagusiak, irailaren 26ko 442/2007 Ebazpenaren bidez, ukituriko ondasun eta eskubideen titularrei dei egin zien okupatu aurreko aktak egiteko eta, bidezkoa bazen, behin betiko okupatzekoak. 2007ko azaroaren 23tik 28ra bitartean izan zen.

Gero, otsailaren 25eko 418/2009 Ebazpenaren bidez, Enpresako zuzendari nagusiak hasiera batez onetsi zuen honako desjabetze proiektu hau: "Ukipenen eranskina, zirkuitu bikoitzeko 132 kV-eko linea elektrikoa egiteko proiektuarena: Arkale-Lesaka 1. eta 2. lineak Bidasoa TAra bideratzea eta Oiartzun-Almandoz (30 kV) linea 9119. euskarritik Bidasoa TAren sarreraraino aldatzea". Halaber, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda onetsi eta jendaurrean jarri zuen, eta ezarritako epean ez zen alegaziorik jaso.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Behin betiko onestea desjabetze proiektu hau: "Ukipenen eranskina, zirkuitu bikoitzeko 132 kV-eko linea elektrikoa egiteko proiektuarena: Arkale-Lesaka 1. eta 2. lineak Bidasoa TAra bideratzea eta Oiartzun-Almandoz (30 kV) linea 9119. euskarritik Bidasoa TAren sarreraraino aldatzea".

2. Proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda behin betiko onestea.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Iberdrola Distribución Eléctrica S.A.U. enpresa onuradunari (Axpeko erribera, 5, 48950-Erandio, Bizkaia) eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea, ez baitio bide administratiboari bukaera ematen, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera.

4. Ebazpen hau jakinaraztea Lesakako Udalari (Plaza Zaharra, 1, 31770 Lesaka), Igantziko Udalari (Karrika Nagusia, 1, 31790 Igantzi), Sunbillako Udalari (Kale Nagusia, 1, 2.a, 31791 Sunbilla), Doneztebeko Udalari (Mercaderes, 9, 31740 Doneztebe) eta Bidasoa-Berroarango Batzarreari (Mercaderes, 9, 31740 Doneztebe). Aditzera ematen zaie administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezaketela haren kontra, dagokion jurisdikzio organo eskudunari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe horren aurretik Nafarroako Gobernuaren aurrean errekerimendua egitea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2009ko apirilaren 29an.-Enpresako zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.

Iragarkiaren kodea: F0914999