68. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

584/2009 EBAZPENA, maiatzaren 21ekoa, Herri Lanetako zuzendari nagusiak emana, "Nafarroa 2012 Plana. Lehentasunezko jarduketa: NA-134 errepidean (Ebroko ardatza) Mendabiako saihesbidea" egiteko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak egiteko dei egiten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariak martxoaren 25ean emandako 28/2009 Foru Aginduaren bidez, "Nafarroa 2012 Plana. Lehentasunezko jarduketa: NA-134 errepidean (Ebroko ardatza) Mendabiako saihesbidea" egiteko proiektua jendaurrean egoteko epea bukatutzat eman eta proiektu horrek ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda behin betiko onetsi zen.

Nafarroako Gobernuak, 2009ko apirilaren 6ko Erabakiaren bidez, aipatu proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazi du.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Nafarroa 2012 Plana. Lehentasunezko jarduketa: NA-134 errepidean (Ebroko ardatza) Mendabiako saihesbidea" egiteko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, 2009ko ekainaren 15ean, 16an, 17an, 18an eta 19an Mendabiako herriko etxean ager daitezen, ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak eta, beharko balitz, behin betiko okupaziokoak, egiteko.

2. Ekitaldi horretara norberak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala baimentutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, perituak eta/edo notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

3. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Komunitateko bi egunkaritan eta Mendabiako herriko etxeko iragarki oholean. Halaber, ohartaraztea Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5 artikuluan xedatzen diren ondorioetarako argitaratu dela honako hau.

4. Ebazpen hau ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedularen bidez.

5. Ebazpen hau igortzea Mendabiako Udalari eta Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuko Desjabetze Atalari.

Iruñean, 2009ko maiatzaren 21ean.-Herri Lanetako zuzendari nagusia, José Luis Echávarri Arraiza.

Iragarkiaren kodea: F0916350