68. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

URDAZUBI

Dantxarineko A3-1 unitatea urbanizatzeko proiektua
Behin betiko onespena

Udalbatzak, 2008ko abenduaren 23an egindako osoko bilkuran, Dantxarineko A3-1 unitatea urbanizatzeko proiektua hasiera batez onetsi zuen. 28. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, 2009ko martxoaren 6an. Epean proiektuari aurkeztutako alegazioak ebatzi ondoren, eta ikusirik Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 134. eta 76. artikuluak eta aplikatzen ahal diren gainerako arauak, Udalbatzak, 2009ko apirilaren 20an egindako osoko bilkuran, lau boto alde eta hiru kontrako botoekin erabaki du:

1. Urdazubiko Udal Planaren Dantxarineko A3-1 unitatearen Urbanizazio proiektua behin betikoz onestea.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Urdazubi, 2009ko apirilaren 28an.-Alkatea, Santiago Villares Otheguy.

Iragarkiaren kodea: L0915470