68. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Xehetasun azterlana, Abaurregaina kaleko 6an igogailua jartzeko. Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2009ko apirilaren 28an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 28-ABR-09 (4/UV)

«Ikusirik espedienteko dokumentazioa, eta Udaleko arkitektoaren 2009ko apirilaren 1eko txostenarekin bat, ondokoa erabaki da:

1. Hasiera batean onestea Abaurregaina, 6an igogaila jartzeko xehetasun azterlana, Juan José Pérez Aradros Muro jaunak aurkeztua Abaurregaina, 6ko jabeen elkartea ordezkatuz.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; orobat, hemengo egunkarietan argitaratzea."

Iruñean, 2009ko maiatzaren 4an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0915102