68. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LIZARRA

Hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

Lizarrako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2009ko maiatzaren 28an egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen udal katastroko 1. poligonoko 33. lurzatiari buruzko kudeaketa hitzarmena, hain zuzen ere HAPOko 2.5 exekuzio unitatean baitago, Alkaburua kalean. Sustatzailea Inversiones Ibarra, S.L. enpresa da.

Jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 21.1 artikuluan eta harekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraikiz.

Lizarran, 2009ko maiatzaren 28an.-Alkatea, María Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L0916789