68. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

UHARTE ARAKIL

Uharte Arakilgo Udaleko aurrekontu aldaketa. Hasierako onespena

Uharte Arakilgo Udalak, 2009ko maiatzaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen ondoko aldaketa 2009ko aurrekontuan.

Gaia: kreditu berezia, Toki Inbertsioetarako Estatuaren Funtseko obretarako.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau :bon.ean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 170/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Uharte Arakilen, 2009ko maiatzaren 5ean.-Alkate udalburua, Joaquín María Huarte Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L0915099