68. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

DONEZTEBE

Kreditu aldaketa 2009ko aurrekontu orokorrean.
Hasierako onespena

Doneztebeko Udalak, 2009ko apirilaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onestea erabaki zuen 2009ko aurrekontu orokorreko kreditu aldaketari buruzko 7. espedientea.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214. artikuluan eta 2/1995 Foru Legea garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoa bete dadin, herritarrek eta bidezko interesdunek udal idazkaritzan espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Donezteben, 2009ko maiatzaren 4an.-Alkatea, Miguel San Miguel.

Iragarkiaren kodea: L0915105