68. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BERRIOZAR

2008tik 2009ra luzatutako aurrekontuko aldaketa (2009/4). Hasierako onespena

Berriozarko Udalak, 2009ko apirilaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2008tik luzatutako aurrekontuko 2009/4 aldaketa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Berriozarren, 2009ko apirilaren 29an.-Alkate udalburua, Xabier Lasa Gorraiz.

Iragarkiaren kodea: L0915076