68. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda.
Mairagako Mankomunitateko iturgin izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia

Burutzak urriaren 6an emaniko 74/2008 Ebazpenaren bidez, Mairagako Mankomunitateko lan araubideko iturgin izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onetsi zen, eta 2008ko 131. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, urriaren 27an.

Urtarrilaren 23ko 4/2009 Ebazpenaren bitartez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Baztertutako izangai bakarra José María Aldunate Muruzábal da, NANaren fotokopia konpultsatua ez aurkezteagatik.

Orobat, Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduaren 20. artikuluko 3. puntuan ezarritako espezialitatearen printzipioa bermatze aldera, horren arabera epaimahaiko kide guztiek deialdian eskatutako titulazioaren jakintza arlo bereko titulazioren bat izan beharko baitute, bidezkoa da deialdian ezarritako epaimahaiaren hasierako osaera aldatzea.

Erreklamazioetarako epea iragan eta horiek ebatzita, Mairagako Mankomunitateko buruak, maiatzaren 15eko 19/2009 Ebazpenaren bitartez, behin betiko onetsi du izangai onartu eta baztertuen zerrenda hau:

-Onartuak:

AGOS, ROMEO, ANGEL FERNANDO

ALDUNATE, MURUZÁBAL, JOSÉ MARÍA

ARELLANO, GUINDA, JONAHTAN

AYABAR, AROSTEGUI, JAVIER IGNACIO

BELLOSO, AOIZ, JAVIER

BEORLEGUI, IRIGOYEN, IÑAKI

CARASUSAN, MERCHAN, JOSE LUIS

CARRERA, CABALLERO RICARDO

DE PRADO, DE LA FUENTE, ANDRÉS

GONZALEZ, MUÑOZ, ABEL

GALAN, GARATEA, JAIME

LOPEZ, ORTEGA, JESUS

MARMOL, BARRANCO, ALFREDO

OJER, ELIZONDO, IOSU

PEREZ, FLORIDO, FRANCISCO

PULIDO, GARCIA DE VICUÑA, ALEXANDER

RABAL, ECHEVERRIA, DANIEL

RODRIGUEZ, ARIZCUREN, JOSE RAMON

RUBIO, GARCIA, JOSEBA

SOTA, VIRTO, IGNACIO

TELLECHEA, GARCIA, MIKEL

-Baztertuak:

inor ez.

19 zenbakiko Ebazpen horrek, bigarren puntuan, deialdiaren 5. oinarrian ezarritako epaimahaiaren osaera aldatzen du. Hona hemen nola osatuko den:

Mahaiburua: Maite Mañu Echaide, Mairagako Mankomunitateko burua.

1. mahaikidea: Antonio Mangado Beloqui, Tuterako Udalaren Ur Batzordeko Ur Lantaldeko arduraduna.

2. mahaikidea: Pablo Alzueta Miranda, Moncayoko Mankomunitateko Uren arduraduna.

3. mahaikidea: Laura Irigoyen Azpilcueta, Mairagako Mankomunitateko langileen ordezkaria.

Idazkaria: Jesús Marco del Rincón, Mairagako Mankomunitateko idazkaria.

Orobat, interesdunei aditzera ematen zaie oposizioaren lehen ariketa 2009ko ekainaren 16an hasiko dela, goizeko bederatzietan, Tafallako Marqués de la Real Defensa ikastetxean, Pesquera karrika, zk.g.

Tafallan, 2009ko maiatzaren 15ean.-Mankomunitateko burua, María Teresa Mañú Echaide.

Iragarkiaren kodea: L0915879