68. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BARAÑAIN

Informazio batzordeetako burutzak eskuordetzea

Barañaingo Udaleko alkate udalburuak, 2009ko maiatzaren 4an, ondotik osorik argitaratzen den ebazpena eman zuen:

205/2009 EBAZPENA; Barañaingo Udaleko alkate udalburuaren 2009ko maiatzaren 4koa, halako informazio batzorde batzuetako burutzak Tokiko Gobernu Batzarreko hainbat zinegotziren esku uzten dituena.

José Antonio Mendive Rodríguez Barañaingo Udaleko alkate udalburuak,

Izanik Barañaingo Udalak 2008ko maiatzaren 6ko osoko bilkuran hartutako erabakia, Udaleko Informazio Batzordeen sorrera, osaera eta aldizkakotasuna ezartzen dituena, Florencio Luqui Iribarren jaunaren aurkako zentsura mozioa egin eta alkate berria hautatzearen ondorioz.

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 125.a) artikuluaren arabera, alkatea informazio batzorde guztietako buru da berez, eta Udalbatzako edozein kideren esku uzten ahal du burutza, batzordeak berak proposaturik eta haren barrenean hautatu ondoan.

Ikusita "Gizarte Zerbitzuak eta Kulturarteko Komunikazioa" nahiz "Kultura eta Gazteria" informazio batzordeen 2009ko apirilaren 20ko aktak, non batzorde horien burutzen hautatzea jasotzen baita, Alkatetzak aldez aurretik espres adierazita ez dituela bereganatuko.

Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduko 44.1 artikuluak eskatzen duenez, eskuordetze guztiak alkatearen dekretu baten bidez eginen dira, eta hartan zehaztuko dira eskuordetzeari loturiko gaien esparrua, zer eskumen ematen diren eta haietan baliatzeko baldintza berariazkoak.

Horren ondorioz eta ikusirik, besteak beste, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 12. artikulua, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikulua eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1.986 Errege Dekretuaren 43, 44, 52 eta 114. artikuluak, eta egungo legediak Alkatetza honi ematen dizkion eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.-Tokiko Gobernu Batzarreko kide diren ondoko zinegotzi hauen esku uztea ondoko informazio batzordeetako burutzak:

-José Luis Ruiz Martínez, "Gizarte Zerbitzuak eta Kulturarteko Komunikazioa" izeneko informazio batzordearen burutza.

-Juan Pablo Gómez Villuendas, "Kultura eta Gazteria" izeneko informazio batzordearen burutza.

Bigarrena.-Aurreko ebazpenean egindako eskuordetzeak zuzendaritzako eta kudeaketako ahalmenak biltzen ditu aipatu eremuen barrenean, baina ez hirugarrenengan eragina duten egintza administratiboen bitartez ebazteko ahalmena.

Hirugarrena.-Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 114.1 artikuluaren arabera, egindako eskuordetzeak, indarra har dezan, interesdunak onartu egin beharko du. Eskuordetzea onartutzat joko da ebazpen hau jakinarazi eta hiru egun baliodunen buruan interesdunek ez badiote eskuordetzea onartzen ez dutela espresuki adierazten eskuordetzea egin duen organoari. Orobat, espresuki onartzen ahalko da.

Laugarrena.-Ebazpen honetan xedatu ez den orotan, honako arau hauetan eskuordetze hauei buruz esandakoak aginduko du zer egin: Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1.985 Legea, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1.992 Legea.

Bosgarrena.-Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 44.2 artikuluari jarraikiz, eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta horren berri emanen zaie Tokiko Gobernu Batzarrari eta Osoko Bilkurari, organo kolegiatu horiek duten lehen bilkuran eman ere.

Seigarrena.-Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea egiten den hurrengo osoko bilkura arruntean.

Ebazpen honen kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, arlo bereko epaitegi edo salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1.998 Legearen 8.1 artikuluari jarraituz.

Halaber, aukeran, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, zuzenean Nafarroako Administrazioarekiko Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

Barañainen, 2009ko maiatzaren 4an.-Alkatea, Juan Pablo Gómez Villuendas.

Iragarkiaren kodea: L0915087