68. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

AIEGI

Aiegiko Udal Plan Orokorra. Hasierako onespena

Aiegiko Udalak, 2009ko maiatzaren 7an egin osoko bilkura berezian, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez ezarritako quoruma zuela:

1.-Hasiera batean onestea Aiegiko Udalaren Plan Orokorra, Artacho de Cabo AdC Arquitectos, S.L. enpresak prestatua; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 71. artikuluarekin eta ingurumen ondorioen azterlanarekin bat, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko 4/2005 Foru Legeko 31. artikuluan xedatuari jarraikiz.

2.-Aiegiko Udalaren Plan Orokorra, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legekoa, eta horren ingurumen ondorioen azterlana, jendaurrean egonen dira hilabeteko epean, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 70 eta 71.b) artikuluetan xedatuarekin bat, iragarkia ezarrita Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren aldizkarietan.

Partikular interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte jendaurreko epean.

3.-Hasiera batean onetsitako plana Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igorriko da, txostena eman dezan bi hilabeteko epean, Nafarroako Gobernuko departamentu ezberdinen eskumeneko gaiei buruz.

4.-Hasiera batean onetsita plana Iurramendiko Mankomunitatera ere igorriko da, txostena eman dezan, planeamenduak ukitzen dituen Mankomunitatearen zerbitzuei buruz.

5.-Aiegiko Plan Orokorra hasiera batean onesteko erabakiak berak lizentzietan du eragina; eten egiten da etxe berrirako (baina ez obra txikietarako) lizentziak ematea exekuzio unitateetan eta banaketa eremuetan, bai eta, puntualki, hirigintzako araubidea aldatu duten beste lurzati batzuetan; azken lurzati horiek hiri lurzoru finkatuan eta lurzoru urbanizaezinean daude. Udalerriaren gainerako zatia ez du etendurak ukituko, determinazio berriek ez dutelako aldatzen egungo hirigintzako araubidea.

6.-Nolanahi ere, aurreko puntuan aipatutako etendura urtebeteren buruan bukatuko da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 69.3 artikuluan xedatuarekin bat. Edonola ere, planeamendua behin betikoz onestearekin batera etendura iraungi eginen da.

Aiegin, 2009ko maiatzaren 8an.-Alkate udalburua, José Artiz Segura.

Iragarkiaren kodea: L0915517