68. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

823/2009 EBAZPENA, apirilaren 7koa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, baimena ematen duena genetikoki eraldatutako artoarekin zenbait saiakuntza egiteko (erreferentziak: B/ES/09/01, B/ES/09/04, B/ES/09/05, B/ES/09/06, B/ES/09/07, B/ES/09/08, B/ES/09/09). Sustatzaileak honako hauek dira: Limigrain Iberica, S.A. B/ES/09/01 erreferentziarako, eta Monsanto Europe, Monsanto Agricultura España, S.L.k ordezkatua, B/ES/09/04, B/ES/09/05, B/ES/09/06, B/ES/09/07, B/ES/09/08 eta B/ES/09/09 jakinarazpen-erreferentzietarako.

Limigrain Iberica, S.A L. enpresak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari baimena eskatu dio glifosatoa jasateko genetikoki eraldatuta dagoen artoarekin landa-saiakuntzak egiteko. Monsanto Europe, S.A. institutuak, halaber, Monsanto Agricultura España, S.L.k ordezkaturik, landa-saiakuntzak egiten jarraitzeko baimena eman du, B/ES/09/04 jakinarazpen zenbakiaren pean. Horrela, NK603 lerrotik datozen arto barietateak, glifosato herbizida jasaten dutenak, ebaluatuko dira, garatuko, eta haien ezaugarri agronomikoak zehaztuko. B/ES/09/05 jakinarazpen zenbakia landa-saiakuntzak egiten jarraitzeko da, NK603 x MON 810 lerroko arto barietateak ebaluatzeko, garatzeko eta haien ezaugarri agronomikoak zehazteko. Genetikoki eraldaturik daude glifosatoa jasateko eta zulakariaren aurkako erresistentzia izateko. Baimena eskatu da, baita ere, MON 88017 lerrotik datozen arto barietateak ebaluatu, garatu eta haien ezaugarri agronomikoak zehaztea xede duten landa-saiakuntzak egiten jarraitzeko. Barietate horiek genetikoki eraldatuta daude glifosatoa jasateko eta artoaren sustraietako harraren kontra babesturik egoteko. 2001/18/EE Zuzentarauaren (B zatia) erabakiaren jakinarazpena, genetikoki eraldatutako MON 89034 artoa, lepidopteroen izurrietatik babestua eta glifosatoa jasaten duena, guztiz garatu eta haren ezaugarri agronomikoak zehaztea helburu duten landa-saiakuntzak egiten jarraitzeko, B/ES/09/07 jakinarazpen zenbakiarekin. 2001/18/EE Zuzentarauaren (B zatia) erabakiaren jakinarazpena, genetikoki eraldatutako MON 8903 x NK6034 artoa, lepidopteroen larbetatik babestua eta glifosatoa jasaten duena, guztiz garatu eta haren ezaugarri agronomikoak zehaztea helburu duten landa-saiakuntzak egiten jarraitzeko, B/ES/09/08 jakinarazpen zenbakiarekin. Azkenik, 2001/18/EE Zuzentarauaren (B zatia) erabakiaren jakinarazpena, genetikoki eraldatutako MON 89034 x MON 88017 artoa, lepidopteroen izurrietatik eta sustraietako harretatik babestua eta glifosatoa jasaten duena, guztiz garatu eta haren ezaugarri agronomikoak zehaztea helburu duten landa-saiakuntzak egiten jarraitzeko, B/ES/09/09 jakinarazpen zenbakiarekin.

Ingurumen baimena behar duten jarduerak direnez, bidezkoa da hura tramitatzea, honako hauei jarraikiz: Genetikoki eraldatutako organismoen erabilera konfinatuaren, borondatezko askatzearen eta merkaturatzearen araubide juridikoa ezarri duen apirilaren 25eko 9/2003 Legearen 4. artikuluko 1. idatz-zatia eta genetikoki eraldatutako organismoen erabilera konfinatuarekin eta borondatezko askatzearekin zerikusia duten eginkizunak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari ematen dizkion ekainaren 22ko 204/1998 Foru Dekretua.

Jarduerak jendaurrean jarri dira, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak abenduaren 24an emandako 2559/2008 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Gobernuaren atarian (www.navarra.es), hogeita hamar egunez, argitaratu zenetik hasita (2009ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 28an). Alegazioetarako epean Ekologistak Martxan taldeak alegazio bat aurkeztu du, martxoaren 2an, eta bertan adierazi du arto transgenikoaren laborantza ez dela komenigarria, inguruko lurretako laboreak kutsatzeko arriskua dagoelako. Alegazio hori ez da aintzat hartu, txosten batzuetan adierazi delako egungo jakintzari eta erabilerarako proposaturiko neurriei esker saiakuntzek ez dutela gizakien osasunari edo/eta ingurumenari kalte egiteko arrisku nabaririk sortzen.

Eskabidea eta hari erantsitako agiriak azterturik, aipatu xedapenetan eskatzen diren tramiteak beterik, Biosegurtasunerako Foru Batzordeak eta Biosegurtasunerako Batzorde Nazionalak txostena eman ondoren.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak eta azken xedapenetan lehenak emandako eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Baimena ematea, ingurumen arloko ondorioetarako soilik, genetikoki eraldatutako artoarekin saiakuntzak egiteko. Honako hauek sustatu dituzte: Limigrain Iberica S.A.k B/ES/09/01 jakinarazpen zenbakirako, eta Monsanto Europe, S.A.k (Monsanto Agricultura España, S.L.k ordezkaturik) B/ES/09/04, B/ES/09/05, B/ES/09/06, B/ES/09/07, B/ES/09/08, B/ES/09/09 jakinarazpen zenbakietarako.

2. Honako baimen honetaz gain, baliteke beste baimen batzuk ere eskatu behar izatea aplikatu beharreko legeria berariazkoaren arabera.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

4. Ebazpen hau igortzea Biosegurtasunerako Batzorde Nazionaleko buruari, Biosegurtasunerako Foru Batzordeko kideei, jardueraren sustatzaileari eta alegatzaileari (Ekologistak Martxan), behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko apirilaren 7an.-Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

Iragarkiaren kodea: F0914331