68. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

280/2009 EBAZPENA, apirilaren 29koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, "Villatuertako Planeamenduko Arau Subsidiarioetako egiturazko aldaketa puntuala jarduera ekonomikorako eremuan (AR-2 banaketa eremua)" eta Ingurumen ondorioen azterlana (2009ko martxokoa) jendaurrean jartzen dituena.

Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 31. artikuluak dioenez, lurzoru urbanizaezinaren sailkapenean eragina duten aldaketei Ingurumen ebaluazio estrategikoa egin behar zaie.

Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak adierazi du Ingurumen ondorioen azterlana aski dela, eta, beraz, jendaurreko beste tramiterik aurreikusi ez denez, martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 33.2 artikuluan eta Zenbait planek eta programak ingurumenean dituzten ondorioak ebaluatzeari buruzko apirilaren 28ko 9/2006 Legearen 10. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean jarri behar da berrogeita bost egunez ingurumen arloko ondorioetarako.

Espedientean dauden txostenak ikusirik eta Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 33.2 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 35.3 artikuluan xedatutakoarekin bat,

EBATZI DUT:

1. "Villatuertako Planeamenduko Arau Subsidiarioetako egiturazko aldaketa puntuala jarduera ekonomikorako eremuan (AR-2 banaketa eremua)" eta Ingurumen ondorioen azterlana jendaurrean jartzea berrogeita bost egunez, ingurumen arloko ondorioetarako, martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 33.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Horretarako, espedientea interesdunen eskura egonen da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan (Armada etorbidea, 2, Iruña) eta Villatuertako Udaletxean, bulegoko ordu baliodunetan, eta epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi adina alegazio aurkeztea.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari eta Villatuertako Udalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko apirilaren 29an.-lngurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0915012