68. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

269/2009 EBAZPENA, apirilaren 27koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ledeako 3. poligonoko 411. lurzatian telefonia mugikorreko estazioa eta hura hornitzeko 500 metro inguruko linea elektrikoa egiteko proiektua, Vodafone España S.A.U.k sustatua, jendaurrean jartzen duena.

Jarduera hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2.C eranskineko M) atalean dago jasota, eta horrenbestez, Ingurumen ukipenetarako baimena behar du. Dekretu horrek Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.

Ikusirik Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak egin duen txostena, non aurkeztutako dokumentazioa aztertzen baita, eta kontuan harturik proiektuaren ezaugarriak, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 35.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea hogeita hamar egunez jendaurrean jartzea proposatu da.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 35.2 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 35.3 artikuluan xedaturikoarekin bat,

EBATZI DUT:

1. Ledeako 3. poligonoko 411. lurzatian telefonia mugikorreko estazioa eta hura hornitzeko 500 metro inguruko linea elektrikoa egiteko proiektua, Vodafone España S.A.U.k sustatua, jendaurrean jartzea hogeita hamar egun baliodunean, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 35.2 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Horretarako, espedientea interesdunen eskura egonen da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan (Armada etorbidea, 2, Iruña) eta Ledeako Udaletxean, bulegoko ordu baliodunetan, eta epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi adina alegazio aurkeztea.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen hau Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Ledeako Udalari eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko apirilaren 27an.-lngurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0915002