68. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

34/2009 FORU DEKRETUA, apirilaren 6koa, Iturengo eta Zubietako inauteriak interes kulturaleko ondasun ez-material deklaratzen dituena.

Kulturako zuzendari nagusiak abenduaren 31n emandako 1090/2008 Ebazpenaren bidez, Iturengo eta Zubietako inauteriak interes kulturaleko ondasun ez-material deklaratzeko espedientea irekitzea onetsi zen.

Ebazpen horren bidez, 30 eguneko epea ireki zen interes kulturaleko ondasun deklaratzeko espedientea jendaurrean egoteko. Epe horretan ez zen inolako alegaziorik aurkeztu.

Interes kulturaleko ondasunen deklarazioa arautzen duen urriaren 3ko 217/1986 Foru Dekretua urriaren 30eko 572/1991 Foru Dekretuaren bidez aldatu zen. Haren 12. artikuluan xedatzen denez, interes kulturaleko ondasunen deklarazioa Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenaren esparruan Nafarroako Gobernuaren foru dekretuaren bidez eginen da.

Horrenbestez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak 2009ko apirilaren 6an egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Iturengo eta Zubietako inauteriak interes kulturaleko ondasun ez-material deklaratzea.

2. Foru dekretu honek onesten denetik aurrera ditu ondorio administratiboak.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Foru dekretu honek administrazio bideari bukaera ematen dio, eta horren kontra errekurtso hauetariko bat paratzen ahal da, aukeran:

-Berraztertzeko errekurtsoa, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, foru dekretua jakinarazi eta biharamunetik hasita.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko auzien Salari zuzendua, foru dekretua argitaratu eta, biharamunetik hasita, bi hilabeteko epean.

Nolanahi ere, administrazio publikoek aurretiazko errekerimendua egin ahal izanen diote Nafarroako Gobernuari, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2009ko apirilaren 6an.-Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.

Iragarkiaren kodea: F0913440