49. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

IRUÑA

Antso Azkarraren etorbidearen eta pintoreen izenak dituzten kaleen inguruetako espaloiak eraberritzeko obren behin betiko esleipena. Azaroaren 28ko 9/2008 Errege Lege Dekretuak sortutako Toki Inbertsioetarako Estatuko Funtsaren kontura oso-osorik finantzatutako obrak

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak 2009ko martxoaren 31n hartutako erabakiaren bitartez, behin betiko esleitu zitzaion Antso Azkarraren etorbidearen eta pintoreen izenak dituzten kaleen inguruetako espaloiak eraberritzeko obren kontratua Obras Especiales Navarra S.A. enpresari, 659.941,2 euroren truke. Gauzatzeko epea 240 egun naturalekoa da, berme-epea, hiru urtekoa, eta obretan aritu behar diren langileak, 24 (12, enplegu-mantentzekoak, eta 12, enplegu berrikoak). Obrak azaroaren 28ko 12/2008 Errege Lege Dekretuak sortutako Toki Inbertsioetarako Estatuko Funtsaren kontura finantzatuko dira, oso-osorik.

Iruñean, 2009ko apirilaren 15ean.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0913743