49. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ODIETA

Obra kontratuaren esleipena

Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 135. artikuluan xedatutakoari jarraituz, aditzera ematen da ezen, osoko bilkurak 2009ko martxoaren 12an hartutako erabakiaren bitartez, honako kontratu hau esleitu dela:

Obra: "Odieta ibarrean bidezidor naturalen sarea egiteko obrak".

Esleitzeko modua: "kontratu txikia", Sektore Publikoko Kontratuei buruzko 30/2007 Legearen 122.3 artikuluan 95. artikuluari buruz eta harekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraituz. Kontratazio hau bi lotetan banatua dago, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko 30/2007 Legearen 74.3 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

1. lotea: bidezidorrak markatu eta seinaleztatzeko lanak.

Esleipenaren prezioa: 12.254,44 euro, gehi dagokion BEZa.

Esleipen-hartzailea: Ramón Ruiz Cabestany, Iribas, (Larraun), Nafarroa

2. lotea: bidezidorrak markatu eta seinaleztatzeko lanak. Ozin ibaiaren gainean zaldaina egitea eta horri lotutako obrak.

Esleipenaren prezioa: 21.915,84 euro, gehi dagokion BEZa.

Esleipen hartzailea: Excavaciones Miguel Iraizoz, S.L. - 31797 Eltzaburu (Ultzama), Nafarroa.

Odietan, 2009ko martxoaren 24an.-Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L0913797