49. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

690/2009 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Koordinazioko operadore laguntzaile izateko 29 lanpostu huts lekualdatze-lehiaketa bereziaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi eta Langileen Batzordeak epaimahaian izanen dituen ordezkariak izendatzen dituena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, urtarrilaren 26ko 189/2009 Ebazpenaren bitartez, deialdia onetsi zuen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Koordinazioko operadore laguntzaile izateko 29 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bereziaren bidez betetzeko. Deialdia 2009ko 17. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 9an.

Eskaerak aurkezteko epea bukatuta eta izangai bat ere baztertu ez denez, Lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 36. artikuluko 4. idatz-zatian xedatutakoari jarraikiz, bidezkoa da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onestea.

Bidezko da, halaber, Nafarroako Larrialdietako Agentziako Langileen Batzordeak epaimahaia osatzeko proposaturiko kideak izendatzea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Koordinazioko operadore laguntzaile izateko 29 lanpostu huts lekualdatze-lehiaketa bereziaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Nafarroako Larrialdietako Agentziako Langileen Batzordeak epaimahaia osatzeko proposaturiko kideak izendatzea: Jesús Zazpe Garde jauna, mahaikide titularra, eta Félix Sangüesa Ortega jauna, ordezkoa.

3. Ebazpen hau mahaikideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko martxoaren 9an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

ERANSKINA

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda.
Koordinazioko operadore laguntzailea

Onartuak:

ALZUETA GOYENECHE, MYRIAM

ARMENDARIZ LASSO, MARIA ANGELES

ARMENDARIZ SEMBEROIZ, HELENA

CALVO REGUEIRO, JOSE LUIS

CELAYA TIRAPU, MAITE

CERDAN SAYES, ANA MARIA

FRANCHEZ APEZETXEA, FRANCISCO JAVIER

INDA GOÑI, MARIA ARANTZAZU

JIMENEZ VAZQUEZ, ISABEL

LACUNZA LACUNZA, GREGORIO

LIZARBE LIZARBE, MARISOL

LUIS TELLECHEA, RAQUEL

MADURGA DIEZ, FERNANDO

MIQUELEZ MAIZA, MARIA PILAR

MORENO MACUSO, NEREA

OSINAGA IRIBARREN, JOSE IGNACIO

RUIZ DE LAS HERAS DE LA HERA, ROSA ANA

SESMA FERNANDEZ, NANCY

SUESCUN SANCHEZ, CARLOS JAVIER

URRUTIA ALBERRO, JUANA MARIA

URTASUN OLZA, GABRIEL MARIA

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: F0912625