49. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ANTSOAIN

Obra kontratuaren behin betiko esleipena, Toki Inbertsioetarako Estatuaren Funtsaren barrenean sartutako obra baterako. 9/2008 Errege Lege-Dekretua

Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 138.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, aditzera ematen da ezen, Antsoaingo Udaleko osoko bilkurak 2009ko apirilaren 15ean hala erabakita, behin betiko esleitu dela kontratu hau:

Kontratuaren xedea: Mendikale kaleko 8 eta 10 zenbakietan dauden udal lokalak moldatu eta musika eskolatako erabiltzeko obra; oztopo arkitektonikoak kenduko dira eta iraunkortasun irizpideak erabiliko dira.

Prozedura: negoziatua, Europar Batasunean publizitaterik egin gabe, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko 30/2007 Legeari jarraikiz.

Enpresa esleipen-hartzailea: Nual, S.L.

Esleipenaren zenbatekoa: 197.200 euro, BEZa barne.

Lanak egiteko epea: 5 hilabete.

Enpleguaren sustapena: esleitutako obra horretan 9 langile ariko dira, 6 enplegu berriarekin eta 3 enplegua mantentzeko.

Antsoainen, 2009ko apirilaren 15ean.-Jarduneko alkatea, Jesús Esteban Laínez.

Iragarkiaren kodea: L0913856