49. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

MARTZILLA

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Eskatzailea: Plegados Belcrisa, S.L. Jarduera: metalezko xaflak puntzonatu, tolestu eta soldatzeko nabea. Tokia: El Campillo industrialdea, A karrika, 6, Martzilla; katastroko datuen arabera, 6. poligonoko 179 . lurzatia, Martzillako Arau Subsidiarioetako 7 sektoreko U.E.7.1 unitatea birzatitzeko proiektutik ateratzen dena.

Martzillan, 2009ko martxoaren 17an.-Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0912125