49. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

ERROIBAR, AURITZ ETA ORREAGAKO UDALEN ELKARTEA

2009ko plantilla organikoaren hasierako onespena

Erroibar, Auritz eta Orreagako Udalen Elkarteko Batzordeak, 2009ko martxoaren 12an egin zuen bilkuran, 2009. urteko plantilla organikoa onetsi zuen hasiera batez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako plantilla organikoa Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Auritzen, 2009ko martxoaren 12an.-Burua, José Irigaray Gil.

Iragarkiaren kodea: L0912168