49. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

TUTERA

Alkatetzaren 222/2009 Ebazpena, martxoaren 13koa. Honen bidez bete gabe uzten da Tuterako Udalaren zerbitzuko artxiboko teknikari laguntzaile izateko lanpostu huts 1 lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia

Alkatetzaren martxoaren 13ko 222/2009 Ebazpenaren bitartez, Tuterako Udaleko alkate udalburuak bete gabe utzi du artxiboko teknikari laguntzaile izateko lanpostu huts 1, C mailakoa, lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia, izangaietako batek ere ez baitu gainditu.

Deialdia urriaren 13ko Alkatetzaren 854/2008 Ebazpenaren bitartez onetsi zen eta 2008ko 142. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, azaroaren 21ean.

Tuteran, 2009ko martxoaren 17an. -Alkatea, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L0912176