49. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

ODIETA

2009ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

2009ko ekitaldiko plantilla organikoa hasiera batean onetsi zen, 2009ko urtarrilaren 14an egin bilkura arruntean, eta 17. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 9an. Alegazioak aurkezteko arauzko epea iraganik inork erreklamaziorik batere aurkeztu gabe, bidezko da behin betikoz onestea Udalaren plantilla organikoa.

Funtzionarioak:

Lanpostuaren izena: idazkaria. Lanpostu kopurua: 1. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarria: %35. Egoera: hutsik. Baldintzak: Batasunean Ultzamako Udalarekin, hura baita Batasuneko burua.

Lan-kontratudun finkoak:

Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala. Lanpostu kopurua: 1. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarria: %16. Egoera: jardunean. Baldintzak: euskaraz jakitea, lanaldi laburra (25 ordu astean).

Langile finkoen izenen zerrenda

Mariezcurrena Baleztena, Jaione. Lanpostua: administrari-ofiziala. Maila: C. Sarbidea: OL. Osagarria: %16. Zerbitzuak noiztik onartuak: 02-07-15. Egoera: jardunean.

Odietan, 2009ko martxoaren 4an.-Alkate udalburua, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L0911532