49. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

ESTERIBAR

2009ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Udalbatzak, 2009ko martxoaren 13an egin bilkuran, hasiera batean onetsi du Udaleko langileen plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan eta harekin bat heldu diren arauetan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Esteribarren, 2009ko martxoaren 16an.-Alkatea, Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: L0912332