49. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

BERTIZARANA

2009ko ekitaldiko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Udalak, 2009ko urtarrilaren 27ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2009ko plantilla organikoa. Iragarkia 2009ko 24. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 25ean, eta jendaurreko epean inork ez du erreklamaziorik aurkeztu; hortaz, behin betikoz onetsirik gelditu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 236. artikuluan xedatuarekin bat. Hona hemen plantilla hori osatzen duten langileak:

Plantilla organikoa

Administrazio-kontratudunak

Lanpostuaren izena: idazkaria. Funtzionario kopurua: 1. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Ezaugarriak: hutsik. Bitarteko gisa betea.

Izenen zerrenda

Bitarteko idazkaria: Sara Mendiburu Dufurrena. Lanpostuko osagarria: %33,72. Administrazio-kontratuduna.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Bertizaranan, 2009ko martxoaren 18an.-Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0912267