49. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

BARAÑAIN

Akats zuzenketa, Barañaingo Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko hiru lanpostu oposizio bidez
eta funtzionario moduan betetzeko deialdian

Barañaingo Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko hiru lanpostu oposizio bidez eta funtzionario moduan betetzeko deialdia 2008ko 137. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 10ekoan. Tokiko Gobernu Batzarrak 2008ko urriaren 13ko bilkuran hartu erabakiaren bidez onetsi zen deialdi hura.

Onetsi eta argitaraturiko deialdi horren 7.2 oinarrian lanpostu hutsak hautatzeko araubidea ezarri bazen ere, ofizioz atzeman denez, oinarri horrek urratu egiten ditu Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuko 15.3 artikuluan ezarritako irizpideak.

Horrenbestez, eta Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluak administrazio publikoei akatsak zuzentzeko ematen dien ahalmena erabiliz, Barañaingo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2009ko apirilaren 17ko bilkuran, aipatu deialdiko 7.2 oinarrian atzemandako akats materiala zuzendu du ofizioz, oinarria aipatu Foru Dekretuaren 15.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etor dadin.

7.2 oinarria._Gainditu dutenen zerrenda xedatzen duen ediktuan dei eginen zaie jendaurreko egintza batera, eta hartan eskaintzen diren lanpostu hutsen hautaketa eginen da, irizpide hauei jarraikiz:

A) Lehen hautapena txanda irekirako izanen da.

B) Bigarren eta hirugarren hautapena igoera txandarako izanen dira.

C) Igoera txandako lanpostu hutsen bat bete gabe gelditzen bada, izangairik ez dagoelako edo aurkezten diren izangaiak hautaprobetan eskatutako gutxieneko puntuaziora ez iristeagatik, lanpostu hori txanda irekikoari gehituko zaio.

D) Era berean, igoera txandan lanpostu hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badituzte probak, txanda horretan probak gainditu arren lanposturik lortzen ez dutenek txanda irekiko lanpostu hutsetarako aukera izanen dute, aipatu txandara aurkeztu direnekiko lehia hertsian, lortutako azken puntuazioari jarraituz.

E) Akten idazkari izateko lanpostua EGA titulua edo Hizkuntza Eskola Ofizialeko ikasturte baliokideari dagokiona dutenek baizik ez dute eskuratzen ahal, aitzineko irizpideetatik ondorioztatzen den ordena bera erabilita, horretarako.

Kontuan hartuz hautapen prozesua abian dela, izan ere lehendabiziko bi hautaprobak eginak daude dagoeneko, bidezko da iragarki hau prozesua bukatu aurretik argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Barañainen, 2009ko apirilaren 20an.-Alkatea, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L0914002