49. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

TUTERA

Alkatetza eskuordetzea

Alkatetzaren 1/2009 dekretua, martxoaren 16koa.

Behean adierazten den egunean, Tuterako Udaleko alkate udalburuak ondoko dekretua eman du:

''Luis Casado Oliver alkate udalburua hiritik kanpo izanen denez, beharrezkoa da neurriak hartzea egun horietan Alkatetza ordezkatzeko.

Kontuan hartuz Erregelamendu organikoaren 24 eta 27. artikuluetan ezarritakoa, hain zuzen ere alkateordeei dagokiela, beren izendapenaren ordenari jarraituz, alkatea ordezkatzea, hura kanpoan, eri edo bere eskurantzetan aritzeko ezinean dagoenean.

Eman dizkidaten ahalmenak erabiliz.

DEKRETATU DUT:

1. Alkatetzari dagozkion eginkizunak María Isabel Echave Blanco laugarren alkateordearen eskuetan uztea, legediak ezarritako mugekin, 2009ko martxoaren 19an eta 20an.

2. Dekretu honen berri ematea Tuterako Udaleko Osoko Bilkurari; ukitutako zinegotziei, Udaleko alorrei eta Alkatetzari jakinaraztea; eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea. Dekretuak sinatu eta hurrengo egunean hartuko du indarra."

Tuteran, 2009ko martxoaren 18an.-Alkatea, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L0912350