49. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ITURMENDI

Alkatetzaren ebazpenaren jakinarazpena

Udal honetako alkate udalburuak 19/09 ebazpena eman zuen 2009ko martxoaren 17an. Hona hemen haren testu osoa:

Alkatetza eskuordetzea.

Udalerritik kanpo izanen naizenez 2009ko martxoaren 19, 20, 21 eta 22an, eta baita apirilaren 12tik 29ra bitarte, biak barne.

Legeak ezartzen duenez, alkaterik ez denean -kanpoan izateagatik, adibidez- alkateordeei dagokie alkatearen eginkizunak egitea, izendapen ordenaren arabera. Hala ere, alkateordeak ezin izanen ditu eginkizun horiek bereganatu, baldin eta alkateak ez baditu espresuki haren esku utzi dekretu baten bidez; dekretu horrek ezarriko du zer gai utzi dituen haren esku, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar bada ere.

Ebatzi dut: Santiago Galarza Esquisabel alkateordea eskuordetzea alkatearen eginkizunetarako; hark 2009ko martxoaren 19tik 22ra eta apirilaren 12tik 29ra arte beteko ditu, biak barne.

Iturmendin, 2009ko martxoaren 17an.-Alkate udalburua, Nicolás Arbizu Gabirondo.

Iragarkiaren kodea: L0912307