49. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

LIZARRA

Alkatetzaren 112/2009 Dekretua

Lizarrako alkate udalburuak, 2009ko martxoaren 9an, ondoren osorik ematen den ebazpen hau eman zuen:

"Alkatetzaren 112/2009 Dekretua.

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1968 Errege Dekretuaren 38.c) artikuluan xedatutako betez, Udalak, 2007ko uztailaren 20ko osoko bilkura berezian, Udalbatzak osoko bilkuraren eskumeneko organo kolegiatuetan izanen dituen ordezkarien izendatzeko erabakia hartu zuen.

Oncineda Institutu zaharrean dagoen gazteen aterpetxearen zeharkako kudeaketa errentan emateko lehiaketako baldintza-agiriko hamabosgarren baldintzari jarraikiz (Udalak, 1997ko apirilaren 3ko osoko bilkuran onetsi baitzuen baldintza-agiri hori) eta aipatu erabakiarekin bat, alkatetzaren esku edo hark eskuordetzen duenaren esku gelditu zen Aterpetxearen Jarraipen Batzordeko burutza.

Uztailaren 24ko 474/2007 Ebazpenak, berriz, Jesús Sancho Sánchez entitate honetako zinegotziaren esku utzi zuen Gazteriaren Informazio Batzorde Iraunkorreko burutza benetakoa.

Bestetik, Aterpetxearen Jarraipen Batzordearen eginkizuna Gazteriaren Alorraren berezko eginkizunetako bat denez gero, eta Udalaren zerbitzu administratiboen antolamenduan eta jardunbidean ahalik eta eraginkortasun eta eragimen handienak lortzearren, Alkatetzaren ustez komenigarria da jarraipen batzorde horretako burutza Gazteriaren Alorreko buruaren esku uztea, alor horri dagozkion eginkizunekin bat.

Gainera, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, alkateak badu ahalmena edozein zinegotzi eskuordetzeko udal alorren baitakoak diren zenbait gairen zuzendaritza eta kudeaketarako.

Eta horrez gain, lege bereko 45.1.a) artikuluaren arabera, proiektu edo afera jakin bati buruzko eskuordetza bereziak eman daitezke eta, haien bidez, delegatzen ahal diren Alkatetzaren ahalmen guztiak eman daitezke eskuordetzan, hirugarrenengan eragina duten egintzak agintzeko ahalmena barne, baina proiektua kudeatu edo betearazteko behar den denborarako baino ez.

Azaldutako xedapen guztiak ikusirik; Oncineda Institutu zaharrean dagoen gazteen aterpetxearen zeharkako kudeaketa errentan emateko lehiaketako baldintza-agiriko hamabosgarren baldintzako bigarren atalean xedatutakoari jarraikiz; eta Alkatetzak legez eskuordeturik dituen eskumenak erabiliz,

Ebatzi dut:

1. Delegazio berezi baten bitartez, Jesús Sancho Sánchezen esku uztea Oncineda Institutu zaharrean dagoen gazteen aterpetxearen Jarraipen Batzorderen burutza. Lizarrako Udalak 2007ko uztailaren 20ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez finkatu ziren batzordekideak.

2. Zinegotziari adierazten zaio ezen eskuordetza honen bidez Aterpetxearen Jarraipen Batzorderko Burutzari dagokionez Alkatetzak dituen ahalmen guztiak eskuordetzen zaizkiola, hau da, Oncineda Institutu zaharrean dagoen aterpetxearen zuzeneko kudeaketa arautzen duen baldintza-agiriak zehazturiko guztiak. Baldintza-agiri hori 1997ko apirilaren 3ko osoko bilkuran onetsi zuen Udalak eta ebazpen honi erantsi zaio, beraren zati banaezina da-eta.

3. Eskuordetza indarrean egonen da aipatu jarraipen batzordearen lanak iraun bitartean eta betiere hura ezeztatu edo aldatzen ez den bitartean, eta hala egiteko eskuordetza emateko eskatu diren betebehar guztiak bete beharko dira.

4. Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluarekin bat, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta eskuordetuari jakinaraztea. Ohartarazten da eskuordetze hauek ebazpen honen datatik aitzina hartuko dutela indarra.

5. Ebazpen hau Gazteen Aterpetxeari jakinaraztea eta, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.4 artikuluan xedatutakoa betez, Osoko Bilkurari haren berri ematea egiten duen hurrengo bilkuran, jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Hori guztia aditzera ematen da aipatu aginduak betez eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/13985 Legearen 21.1.r) artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, eta ohartarazten da ezen, egintza hau irmo izanik bide administratiboan, errekurtso hauetakoren bat para daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau argitaratu ondoko hilabetean.

Lizarran, 2009ko martxoaren 11n.-Alkate udalburua, María Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L0912195