49. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BURLATA

Alkatetza bertze baten esku uztea

Udal honetako alkateak ebazpena eman du 2009ko martxoaren 16an. Hona hemen testua:

1. Lehen alkateorde José Manuel Urroz Barasoainen esku uztea alkate naizen aldetik esleiturik ditudan eginkizunak, 2009ko apirilaren 4tik 8ra, biak barne.

2. Bigarren alkateorde Silvio Lozano Calvoren esku uztea alkate naizen aldetik esleiturik ditudan eginkizunak, 2009ko apirilaren 9tik 14ra bitarte, biak barne.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan 44. artikuluari dagokionez ezarritako ondorioak izan ditzan.

4. Erabaki hau interesdunei jakinaraztea.

Burlatan, 2009ko martxoaren 16an.-Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0912327