49. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BERIAIN

Deialdia, Beriaingo Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena

2008ko 53. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 28an, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia. Proben epaimahaiak egin proposamenari jarraikiz, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoa bete beharrez, Beriaingo Udalak, 2009ko martxoaren 5ean egin bilkuran, erabaki zuen Susana Mendo Echeverría zerbitzu anitzetako enplegatu izendatzea, berak lortu baitu puntuaziorik handiena gainditu duten izangaien artean.

Beriainen, 2009ko martxoaren 17an.-Alkatea, Rafael Blanco Pena.

Iragarkiaren kodea: L0912357