49. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BARAÑAIN

Udaltzainburua kargutik kenduta

181/2009 Ebazpena, apirilaren 14koa, Barañaingo Udaleko alkate udalburuak emana, Emilio Jiménez Román Barañaingo udaltzainburuaren kargutik kentzen duena, berak hala eskaturik, eta emandako zerbitzuak eskertzen dizkiona.

José Antonio Mendive Rodríguez Barañaingo Udaleko alkate udalburuak,

Ikusirik Alkatetza honen 222/2008 Ebazpena, apirilaren 29koa, Emilio Jiménez Román Barañaingo udaltzainburu izendatzen duena, 2008ko maiatzaren 1etik aitzinako ondorioekin, alkatetza honek izendaturiko behin-behineko langile gisa.

Kontuan hartuz, Emilio Jiménez Románek 2009ko apirilaren 14an uko egin diola Barañaingo udaltzainburu karguari.

Kontuan hartuz, orobat, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 85, 86 eta 87. artikuluetan ezarritakoa.

Azaldutako determinazioak ikusirik, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 21.1.g) eta 21.1.h) artikuluek alkatetza honi ematen dioten eskumena erabiliz,

Ebatzi dut:

Lehenbizikoa.-Emilio Jiménez Roman Barañaingo udaltzainburuaren kargutik kentzea, berak hala eskaturik, ebazpen hau eman den egunetik aitzinako ondorioekin, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

Bigarrena.-Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, Nafarroako poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legearen 26.1 artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Hirugarrena.-Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Barañaingo Udaleko Kontu-hartzailetza eta Giza Baliabideen alorretara igortzea eta espedientean jasotzea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Laugarrena.-Osoko Bilkurari ebazpen honen berri emanen zaio kide anitzeko organo horren hurrengo bilkura arruntean.

Argitara ematen da, Nafarroako poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legearen 26.1 artikuluan xedatua betetzeko.

Barañainen, 2009ko apirilaren 15ean.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L0913644