49. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BAKAIKU

Alkatetza eskuordetzea

Udal honetako alkate udalburuak 23/09 Ebazpena eman zuen, 2009ko otsailaren 20an. Hona hemen haren testu osoa:

Alkatetza eskuordetzea.

Udalerritik kanpo izanen naizenez 2009ko otsailaren 23tik martxoaren 8ra bitartean.

Legeak ezartzen duenez, alkaterik ez denean -kanpoan izateagatik, adibidez- alkateordeei dagokie alkatearen eginkizunak egitea, izendapen ordenaren arabera. Hala ere, alkateordeak ezin izanen ditu eginkizun horiek beraganatu, baldin eta alkateak ez badu horietarako espresuki eskuordetu dekretu baten bidez; dekretu horrek ezarriko du eskuordetzea zer gaitarako den, eta otsailaren 8tik aurrera izanen du eragina eskuordetzeak, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar bada ere.

Ebatzi dut: Alfredo Zelaia Goikoetxea alkateordea eskuordetzea alkatearen eginkizunetarako; hark 2009ko otsailaren 23tik martxoaren 8ra arte beteko ditu.

Bakaikun, 2009ko otsailaren 24an.-Alkate udalburua, Eduardo Urrestarazu Fernández.

Iragarkiaren kodea: L0912299