49. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

880/2009 EBAZPENA, martxoaren 30ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Zerbitzu orokorretako arduradun izateko 2 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bereziaren bidez betetzeko prozedurari bukaera ematen diona.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, martxoaren 30eko 880/2009 Ebazpenaren bidez, Nieves Inmaculada Garbayo Ibáñez eta José Joaquín Ascunce Aizcorbe izendatu ditu Zerbitzu orokorretako arduradun. Lanpostu hauek esleitu zaizkie, Nafarroako Kirolaren Institutuari atxikiak, Iruñean aritzeko:

Nieves Inmaculada Garbayo Ibáñez andreari, 7726 zenbakiko lanpostu hutsa.

José Joaquín Ascunce Aizcorbe jaunari, 5061 zenbakiko lanpostu hutsa.

Deialdia 2008ko 92. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 28an.

Iruñean, 2009ko martxoaren 30ean.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0913456