49. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

TUTERA

Tuterako jarduera ekonomikoen eremuaren
(La Serna industrialdea) kontserbaziorako
hirigintza entitatearen estatutuak. Behin betiko onespena

Tuterako Udaleko alkate udalburuak, martxoaren 13ko 221/2009 Ebazpenaren bitartez, erabaki du:

1.-Behin betiko onestea Tuterako jarduera ekonomikoen eremuaren (La Serna industrialdea) kontserbaziorako hirigintza entitatearen estatutuen testu bategina.

2.-Industri sustapenerako zinegotzi delegatua izendatzea Tuterako Udala ordezka dezan, "Tuterako jarduera ekonomikoen eremuaren (La Serna industrialdea) kontserbaziorako hirigintza entitatearen" gobernu organoetan.

3.-Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean argitara dadila agintzea. Entitate sustatzaileari eskatzea Estatutuen testu bateginaren kopia bat Udalean aurkez dezala, euskarri informatikoan.

Tuteran, 2009ko martxoren 17an.-Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L0912290