49. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

SUNBILLA

Udal planaren aldaketa puntuala hasiera batez onetsirik

Sunbillako Udalak, 2009ko urtarrilaren 9an eginiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen udal planaren egiturazko aldaketa puntuala, Sunbillako 2. poligonoko 159, 95, 94, 541, 542 lurzatien kalifikazioa aldatzeko, hain zuzen ere industriako lurzoru urbanizagarrikoak izateko, hori guztia Francisco Alzuri Vertizek bultzatua.

Jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 35/2002 Foru Legean ezarritakoari jarraituz.

Sunbilla, 2009ko urtarrilaren 10ean.-Alkatea, José Francisco Errandonea Zubieta.

Iragarkiaren kodea: L0912251