49. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

NOAIN ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

Behin betikoz onetsirik Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantzaren eranskinaren aldaketa. 16. ordenantza

2009ko urtarrilaren 14an, 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantzaren eranskineko aldaketaren hasierako onespena argitaratu zen.

Jendaurreko epea igaro eta alegaziorik aurkeztu ez denez, behin betikoz onetsi da ordenantzako aldaketa, eta argitara ematen da eranskina.

Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantzaren (16. ordenantzaren) eranskineko aldaketa.

III. epigrafea.-Publizitate enpresendako zutoinbakarra ezartzeko tarifa, Talluntxe industrialdean:

Iparraldean, gehienez ere 20 metroko garaiera: 3.872,69 euro.

Hegoaldean, gehienez ere 23 metroko garaiera: 3.872,69 euro.

Noainen, 2009ko martxoaren 5ean.-Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0912754