49. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

EGUESIBAR

Aldaketa puntuala Gorraizko esparruari dagozkion hirigintza arauetan (Eraikuntzaren ordenantzaren 67. artikulua, lurzatietan eremu publikora jotzen duten itxituren gainekoa).
Hasierako onespena

Eguesibarko Udalak, 2009ko martxoaren 3an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea Eraikuntzaren ordenantzaren 67. artikuluan ("Itxiturak"), Gorraizko Jaurerriko lehengo Plan Partzialaren esparruko lurzatien itxituren gainekoa baita, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 325 eta 326. artikuluetan xedatua betez, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan aztertu eta bidezko erreklamazioak aurkez daitezen.

Epe hori iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, erabakia behin betikoz onetsitzat joko da.

Eguesen, 2009ko martxoaren 18an.-Alkatea, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0912199