49. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

EGUESIBAR

Ordenantza, Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituena: eranskinaren aldaketa. Hasierako onespena

Eguesibarko Udalak, 2009ko martxoaren 3ko osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezkotzat jotzen dituen alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzan.

325.1.c) artikuluaren amaierako aurreikuspenei jarraituz, jendaurrean egon bitartean inork alegaziorik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da; hala izanik ere, testua modua ofizialean argitaratu beharko da, lege beraren 326. artikuluari jarraikiz.

Aditzera ematen da, aipatu aginduari jarraituz eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluan emandako eskumena erabiliz.

Eguesen (Eguesibar), 2009ko martxoaren 18an.-Alkate udalburua, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0912189