49. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

EGUESIBAR

Ordenantza fiskala, Udalaren Musika Eskolako ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko prezio publikoak arautzen dituena. Hasierako onespena

Eguesibarko Udalak, 2009ko martxoaren 3an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren Musika Eskolako ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Eguesen (Eguesibar), 2009ko martxoaren 18an.-Alkate udalburua, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0912163