49. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

EGUESIBAR

Merkataritza ez egonkorra arautzen duen udal ordenantza. Hasierako onespena

Eguesibarko Udalak, 2009ko martxoaren 3an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Merkataritza ez egonkorra arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezkotzat jotzen dituen erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzan.

325.1.c) artikuluaren amaierako aurreikuspenei jarraikiz, jendaurreko tramitean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da; hala izanik ere, ordenantzaren testu osoa argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, lege beraren 326. artikuluari jarraituz.

Aditzera ematen da, aipatutako araudia betetzeko.

Eguesen (Eguesibar), 2009ko martxoaren 18an.-Alkate udalburua, José Anastasio Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0912110