49. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BERBINTZANA

2009ko ekitaldiko karga-tasak, zergak eta tasak

Berbintzanako Udalak, 2009ko otsailaren 19an, aldaketak onetsi zituen ordenantza fiskaletan, 2009ko urtarrilaren 1ean indarra har dezaten. Hona hemen:

1.-Agiriak tramitatzeko ordenantza fiskala.

f) Bertzelakoak:

Lurzatien gaineko zedulak: euro 1.

6.-Udalaren kirol instalazioen erabilera arautzen duen ordenantza.

4 sailkapen ezarri dira, eta haien araberako 4 kuota mota:

-Haurra: 4 urtetik 11 urte bitarte.

-Gaztea: 12 urtetik 17 urte bitarte.

-Heldua: 18 urtetik 64 urte bitarte.

-Erretiratua: 65 urtetik goiti.

Sarrerak: norberarena eta inori utziezina da.

-Haurra: 3 euro.

-Gaztea: 5 euro.

-Heldua: 5 euro.

-Erretiratua: 3 euro.

Denboraldiko pasea: 7 egun.

-Haurra: 18 euro.

-Gaztea: 30 euro.

-Heldua: 30 euro.

-Erretiratua: 18 euro.

Abonamenduak: hilabetea.

-Haurra: 25 euro.

-Gaztea: 30 euro.

-Heldua: 33 euro.

-Erretiroduna: 25 euro.

Abonamenduak: 3 hilabetekoa edo denboraldikoa.

-Haurra: 40 euro; 37 euro erroldatuendako.

-Gaztea: 51 euro; 49 euro erroldatuendako.

-Helduak: 70 eur; 67 euro erroldatuendako.

-Erretiratua: 40 euro; 37 euro erroldatuendako.

Kasu guztietan, 4 urte artekoak 0 euro.

Familia larriek familiako kide guztiendako abonamendua eginez gero, %15 merkeago.

Familiako kide guztiak Berbintzanan erroldaturik daudenean, seme-alabak badituzte, familiako kide guztien abonua % 10 merkeago izanen da.

7.-Las Eretasko aztarnategira sartzeko kuota

7.3. Taldeak: 30 lagun baino gehiago, edo autobusa: 30 euro.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, kasuan kasuko ordenantza fiskalak aldatzeko proposamena aztergai egonen da jendaurrean 30 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta, nahi badute, bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio edo kexak aurkez ditzaten.

Inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsita geldituko dira.

Berbintzanan, 2009ko otsailaren 24an.-Alkatea, Pascual García Bueno.

Iragarkiaren kodea: L0912173