49. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 24a

VIII. IRAGARKIAK

8.1. BESTELAKO IRAGARKI OFIZIALAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Iragarpena

Jakinarazten diogu Ignacio Polo Múgica jaunari 2008ko otsailaren 12an Iruñerriko mankomunitateburuak 64/2008 Ebazpena eman duela, hemen idatzita dagoena, hain zuzen:

64/2008 Ebazpena

Iruñerrian taxi zerbitzua arautzen duen Ordenantzaren 22. artikuluak honako hau xedatzen du dokumentazioari buruz:

1. Taxi zerbitzua ematen duten ibilgailuek honako agiri hauek barnean eraman behar dituzte beti, eskatu nahiko dituzten erabiltzaileen eta zerbitzuaz arduratzen diren ikuskatzaileen eskura egoteko moduan: (...)

Gidariari loturikoak:

-Une horretan zerbitzua egiten ari den pertsonaren taxi gidari profesionalaren baimena, Iruñerriko Mankomunitateak emana.

Gidariari eta ibilgailuari loturikoak:

-Kontrol profesionaleko txartela, Iruñerriko Mankomunitateak emana. Txartela aurreko haizetakoari atxikiko zaio (ibilgailuaren barruko aldetik zein kanpoko aldetik ongi ikusteko moduan), eta datu berberak inprimaturik izanen ditu bi aldeetan (tamaina tipografikoa testuen eta irudien irakurgarritasuna bermatzeko modukoa izanen da):

-Une horretan zerbitzua egiten ari den gidari baimenduaren (lizentziaren titularra edo soldatapeko langilea) argazkia.

-Ibilgailuaren lizentzia zenbakia.

-Ibilgailuaren matrikula.

-Taxi Gidariaren Baimen zenbakia, Baterako Taxi Zerbitzurako Iruñerriko Eremuari dagokiona.

-Gidari mota (titularra edo soldatapekoa) eta, behar izatera, kontratu erregimena (lanaldi osoan, lanaldi partzialean, eta abar).

-Kontrol profesionaleko txartelaren iraungitze data.

Gidari baimena eta taxiaren txartel profesionala egin ahal izateko, interesatuek 2 argazki (txartel tamainakoak) eman beharko dituzte paperean, edo, bestela, jpeg formatuko artxibo digital bat. Iruñerriko Mankomunitateko erregistro orokorrean eman beharko dira (Chinchilla jeneralaren kalea, 7, 31002 Iruña).

Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzkoaren, 76. artikuluak aurreikusitakoari jarraikiz, interesatuek egin beharreko izapideak hamar eguneko epean egin beharko dira, dagokion egintza jakinarazten denetik kontatzen hasita.

Horrenbestez,

EBATZI DUT

1. Ignacio Polo Múgica jaunari eskatzea 2 argazki paperean (txartel tamainakoak) edo, bestela, jpeg formatuko artxibo digital bat emateko, Iruñerriko Mankomunitatearen erregistro orokorrean (Chinchilla jeneralaren kalea, 7, 31002 Iruña), 10 eguneko epean.

2. Interesatuei ebazpen hau jakinaraztea, behar diren ondorioetarako.

Iruñean, 2009ko martxoaren 4an.-Mankomunitateburua, Javier Torrens Alzu.

Iragarkiaren kodea: L0912264