49. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

42/2009 FORU AGINDUA, martxoaren 20koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua aldatzeko foru dekretuaren proiektua jendaurrean jartzen duena, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz.

Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 61. artikuluari jarraikiz, kontseilari eskudunak zilegi du erregelamenduzko arauen proiektuak jendaurrean jartzea, arauaren ezaugarriengatik egokia iruditzen bazaio.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua, maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuak onetsi zuena, aldatuko duen foru dekretuaren proiektua egiteko espedientea has dadila agindu da, martxoaren 16ko 36/2009 Foru Aginduaren bidez.

Arauen Garapen eta Fiskalitaterako Zerbitzuak prestaturiko txostenean ageri denez, foru dekretuaren proiektuak, bere edukia dela-eta, interesdun asko ukituko ditu, aldaketak eginen baititu ikasketa-beken tributazioari buruzko arauetan, alarguntza pentsioengatiko kenkarietan, atxikipen eta konturako sarreretan eta betebehar formal berrietan.

Ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Legearen Testu Bategina onetsi zuen. Beste lege batzuetan sakabanaturik zeuden arau asko foru lege horren artikuluen multzora bildu ziren. Aldaketa horien ondorioz artikuluen zenbakiak egokitu behar dira eta barneko nahiz kanpoko arauetara jotzeko oharrak eguneratu.

Abenduaren 24ko 22/2008 Foru Legeak, Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzekoak, Zergari buruzko Foru Legeari aldaketak egin zizkion alarguntza pentsioengatiko kenkarietan, higigarrien kapitalaren gaineko atxikipen eta konturako sarreretan, hirilurreko ondasun higiezinen kapitalaren etekinen gainekoetan, eta inbertsio kolektiboko erakundeetako akzio eta partaidetzen eskualdaketetatik edo horien errenboltsotik heldutako ondare gehitzeen gainekoetan.

Enpresa eta lanbide jardueren etekinei dagokienez, aldaketak izan dira Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legean, hura kontabilitate-erreformara egokitzeari eta eragiketa lotetsien tributazioari dagokienez.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legeari nola edo hala eragiten dioten aldaketa eta berrikuntza horien ondorioz hainbat aldaketa egin behar dira Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduan.

Lehendabizi, aldaketa garrantzitsua egiten da 2 bis artikuluan, erregelamendua Zergari buruzko Foru Legearen gaurko arauetara egokitzeko eta ikasketa-beken tributazioa argitzeko, bai eta ikertzaileei eta administrazio publikoen zerbitzuko langileei ematen zaizkien bekena ere.

Bigarrenik, erregelamendua kontabilitate-erreformari egokitzen zaio; horretarako "bizitza baliagarri mugatuko edo mugagabeko ibilgetu ukiezina" eta "higiezinetako inbertsioak" kontzeptuak sartzen dira eta Merkataritzako Kodearen testu berrira jotzeko ohar zuzenak egiten dira.

Hirugarrenik, Zergari buruzko Foru Legean egindako aldaketak kontuan harturik, erregelamenduan alarguntza pentsioengatiko kenkariak arautzen zaizkie zahartzaro eta baliaezintasuneko nahitaezko aseguruaren (SOVI) pentsioak jasotzen dituzten subjektu pasiboei eta beste pentsio batzuekin batera alarguntza pentsioak jasotzen dituztenei.

Laugarrenik, atxikipenak direla-eta, lanaren etekinen gaineko atxikipen portzentajeen taula moldatu egiten da, beheko tartea kenduz, aitorpena egin beharraren atalase berrietara egokitzeko. Horrez gain, zehaztu egiten da zein izanen den atxikipenaren oinarria, elkarrekin loturak dituzten pertsonen arteko eragiketei buruzko arauetan eskatzen den doikuntza sekundarioak atxiki beharra sortzen duenean, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Legearen 32.3 artikuluan azaltzen den bezala.

Bosgarrenik, atxikipenei buruzko arauetan baita ere, %18ra igotzen da higiezinen kapitalaren etekinen gaineko atxikipena, hirilurreko higiezinen kapitalaren etekinen gainekoa eta inbertsio kolektiboko erakundeetako akzio eta partaidetzen eskualdaketetatik edo horien errenboltsotik heldutako ondare gehitzeen gainekoa. Hori guztia, abenduaren 24ko 22/2008 Foru Legeak, Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzekoak, arlo honetan egin dituen aldaketen ondorioz.

Azkenik aldaketa garrantzitsuak egiten dira betebehar formaletan. Zenbait kasutan gaur egungo informazio betebeharrak egokitu eta modernizatzeko eta beste batzuetan betebehar berriak ezartzeko; esate baterako, kreditu eta maileguen saldoaz argibideak emateko kreditu entitateen betebeharra, balore, aseguru eta aldi baterako edo biziarteko errenten inguruan aitortzeko betebeharra, edo argindar enpresa hornitzaileen informazio betebehar berria.

Horiek horrela, kontuan harturik xedapen horren izaera eta helburua, eta beren legezko eskubide eta interesetan ukituak izan daitezkeen herritarrei eta erakunde zein elkarteei entzunaldia ematearren, komenigarria eta egokia da proiektua jendaurrean jartzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, haren berri ahalik eta interesdun gehienek izan dezaten.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

Lehena.-Maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuak onetsi zuen Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua aldatzeko foru dekretuaren proiektua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Bigarrena.-Hilabeteko epea ematea, foru dekretuaren proiektua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, beren legezko eskubide eta interesetan ukituak izan daitezkeen herritarrek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten Ekonomia eta Ogasun Departamentuan.

Iruñean, 2009ko martxoaren 20an.-Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Álvaro Miranda Simavilla.

FORU DEKRETUAREN PROIEKTUA, maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuak onetsi zuen Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua aldatzekoa.

Zioen azalpena

Ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Legearen testu bategina onetsi zuen. Beste lege batzuetan sakabanaturik zeuden arau asko foru lege horren artikuluen multzora bildu ziren. Aldaketa horien ondorioz artikuluen zenbakiak egokitu behar dira eta barneko nahiz kanpoko arauetara jotzeko oharrak eguneratu.

Abenduaren 24ko 22/2008 Foru Legeak, Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzekoak, Zergari buruzko Foru Legeari aldaketak egin zizkion alarguntza pentsioengatiko kenkarietan, higigarrien kapitalaren gaineko atxikipen eta konturako sarreretan, hirilurreko ondasun higiezinen kapitalaren etekinen gainekoetan, eta inbertsio kolektiboko erakundeetako akzio eta partaidetzen eskualdaketetatik edo horien errenboltsotik heldutako ondare gehitzeen gainekoetan.

Enpresa eta lanbide jardueren etekinei dagokienez, aldaketak izan dira Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legean, hura kontabilitate-erreformara egokitzeari eta eragiketa lotetsien tributazioari dagokienez.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legeari nola edo hala eragiten dioten aldaketa eta berrikuntza horien ondorioz hainbat aldaketa egin behar dira Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduan.

Lehendabizi, aldaketa garrantzitsua egiten da 2 bis artikuluan, erregelamendua Zergari buruzko Foru Legearen gaurko arauetara egokitzeko eta ikasketa-beken tributazioa argitzeko, bai eta ikertzaileei eta administrazio publikoen zerbitzuko langileei ematen zaizkien bekena ere.

Bigarrenik, erregelamendua kontabilitate-erreformari egokitzen zaio; horretarako "bizitza baliagarri mugatuko edo mugagabeko ibilgetu ukiezina" eta "higiezinetako inbertsioak" kontzeptuak sartzen dira eta Merkataritzako Kodearen testu berrira jotzeko ohar zuzenak egiten dira.

Hirugarrenik, Zergari buruzko Foru Legean egindako aldaketak kontuan harturik, erregelamenduan alarguntza pentsioengatiko kenkariak arautzen zaizkie zahartzaro eta baliaezintasuneko nahitaezko aseguruaren (SOVI) pentsioak jasotzen dituzten subjektu pasiboei eta beste pentsio batzuekin batera alarguntza pentsioak jasotzen dituztenei.

Laugarrenik, atxikipenak direla-eta, lanaren etekinen gaineko atxikipen portzentajeen taula moldatu egiten da, beheko tartea kenduz, aitorpena egin beharraren atalase berrietara egokitzeko. Horrez gain, zehaztu egiten da zein izanen den atxikipenaren oinarria, elkarrekin loturak dituzten pertsonen arteko eragiketei buruzko arauetan eskatzen den doikuntza sekundarioak atxiki beharra sortzen duenean, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Legearen 32.3 artikuluan azaltzen den bezala.

Bosgarrenik, atxikipenei buruzko arauetan baita ere, %18ra igotzen da higiezinen kapitalaren etekinen gaineko atxikipena, hirilurreko higiezinen kapitalaren etekinen gainekoa eta inbertsio kolektiboko erakundeetako akzio eta partaidetzen eskualdaketetatik edo horien errenboltsotik heldutako ondare gehitzeen gainekoa. Hori guztia, abenduaren 24ko 22/2008 Foru Legeak, Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzekoak, arlo honetan egin dituen aldaketen ondorioz.

Azkenik aldaketa garrantzitsuak egiten dira betebehar formaletan. Zenbait kasutan gaur egungo informazio betebeharrak egokitu eta modernizatzeko eta beste batzuetan betebehar berriak ezartzeko; esate baterako, kreditu eta maileguen saldoaz argibideak emateko kreditu entitateen betebeharra, balore, aseguru eta aldi baterako edo biziarteko errentei buruz aitortzeko betebeharra, edo argindar enpresa hornitzaileen informazio betebehar berria.

Foru dekretu hau artikulu batez eta azken xedapen batez osatua dago.

Horiek horrela, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluaren txostena ikusi ondoren, eta Nafarroako Gobernuak 2009ko ............aren ....(e)ko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.-Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onesten duen maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretua aldatzea.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onesten duen maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuko manuen artetik ondoren aipatzen direnak aldatu eta honelaxe geldituko dira:

Bat.-2 bis artikulua. Ikasketetarako eta zientzialari eta teknologoen prestakuntzarako beken salbuespena.

"1. Zergari buruzko Foru Legearen 7.h) artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, ikasketa arautuak egiteko bekak salbuetsiko dira, printzipio hauen arabera ematen badira: merezimendua eta gaitasuna, eskuratzeko baldintzen orokortasuna eta bereizkeriarik eza, eta deialdiaren publikotasuna. Erakunde publikoek ikasketetarako ematen dituzten laguntzak ez dira salbuetsiko hartzaile bakarrak edo gehien-gehienak haien langileak badira, edo langileen ezkontideak edo odoleko nahiz ezkontza bidezko ahaide zuzen edo albokoak, hirugarren mailara artekoak, horiek ere barne.

2. Ikasketa-bekaren emailea irabazi-asmorik gabeko entitatea bada eta Fundazioen eta babes jardueren tributu araubideari buruzko uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legea aplikatzen ahal bazaio, aurreko printzipioak betetzat joko dira:

a) Hartzaileak pertsona talde generikoak badira eta ezin bazaie inolako mugarik jarri, egin beharreko ikasketekin eta taldearen estatutuetan ezarritako xede edo helburua betetzeko jarduerekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik.

b) Deialdiaren iragarkia argitara ematen bada Nafarroako Aldizkari Ofizialean edo Estatukoan eta, horrez gain, nazio mailako egunkari batean edo irabazi-asmorik gabeko elkarte nahiz fundazioaren web orrian.

c) Esleipena norgehiagokaren bidez egiten bada.

3. Zergari buruzko Foru Legearen 7. artikuluko h) letrako bigarren paragrafoan ezarritakoari dagokionez, ikerketarako bekak salbuetsita daude Prestatzen ari diren ikertzaileen Estatutua onesten duen urtarrilaren 27ko 63/2006 Errege Dekretuak deskribatzen duen esparruan, betiere ikerketarako laguntzen programa onarturik badago eta errege dekretu horren 3. artikuluan aipatzen den Ikerketarako Laguntza Programen Erregistro Orokorrean inskribaturik. Lan kontratuen barnean ordaintzen diren diru kopuruak ez dira inoiz bekatzat hartuko.

4. Funtzionarioei, administrazio publikoen zerbitzuko gainerako langileei eta unibertsitateetako irakasle eta ikertzaileei ikerketarako ematen zaizkien beken kasuan, deialdietako oinarrietan berariaz aurreikusi beharko da, betekizun nahiz merezimendu gisa, hartzaileek baldintza hori betetzea. Gainera, bekak emateko deialdia egiten duen irabazi-asmorik gabeko entitateari Fundazioen eta babes jardueren tributu araubideari buruzko uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legea aplikatzen ahal bazaio, artikulu honetako bigarren idatz-zatiko baldintzak ere beteko beharko dira".

Bi.-8.A).2.b) artikulua.

"b) Bestelakoetan, ondoko kopurua izanen da: 0,32 euro zenbatuko da egindako kilometro bakoitzeko, baldin eta joan-etorria egin dela frogatzen bada, eta horrez gainera bidesari eta aparkalekuaren gastuak ere gehituko dira, frogatuz gero''.

Hiru.-8.A).3.a).1 artikulua.

"1. Gaua ematen denean hartzailearen ohiko lanlekua dagoen udalerria edo bizi dena ez beste batean.

Egonaldiko gastuengatik, fakturaren bidez frogatzen diren zenbatekoak. Salgaien errepideko garraioan lan egiten duten gidariek ez dute egonaldiko gastuen zenbatekoa frogatu beharko eguneko gastuak 15 eurotik gorakoak ez badira, Espainiako lurraldearen barnean, edo 25 eurotik gorakoak, atzerrian.

Mantenu gastuengatik, 53,34 euro egunean, baldin eta joan-etorria Espainiako lurraldearen barruan bada; atzerriko lurraldean egin bada, 91,35 euro egunean".

Lau.-10.3.a) artikulua.

"a) Langileei akzioak edo partaidetzak erosteko aukerarako eskubide ematetik heldu direnak, ematen denetik bi urte iraganik erabiltzen denean. Eskubidea urtero ematen ez denean, ulertuko da etekina ez dela aldiro edo behin eta berriz lortzen".

Bost.-14. artikulua. Higiezinen kapitalaren etekinak, denboran era irregular nabarmenean lortutakoak eta zatika jasotakoak.

"1. Zergari buruzko Foru Legearen 25.3 artikuluan aurreikusiriko murrizketa aplikatzeko, denboran era irregular nabarmenean jasotako etekinak izanen dira, zergaldi bakar batean egozten direnean, higiezinen kapitalaren etekin hauek soilik:

a) Negozio-lokalak alokatzeko kontratuak eskualdatu edo lagatzetik lortutako zenbatekoak.

b) Lagatako ondasunen kalte edo akatsak direla-eta errentari, azpierrentari edo lagapen-hartzailearengandik jasotako kalte-ordainak.

c) Erabili edo gozatzeko eskubideak, biziartekoak, eratu edo lagatzetik lortutako zenbatekoak.

2. Higiezinen kapitalaren etekinak, bi urtetik gorako sortze epea dutenak, zatika jasotzen direnean, Zergari buruzko Foru Legearen 25.3 artikuluan aurreikusitako %40ko murrizketa aplikatuko da, soilik, sortze epeari dagozkion urteek, datatik datara kontaturik, egiten duten kopuruaren eta zatiketaren zergaldien kopuruaren arteko zatidura bitik gorakoa baldin bada''.

Sei.-17.2 artikulua.

"2. Aseguru kontratuaren hornidurak nolabait mugitu direla ulertuko da Pentsio planak eta funtsak arautzeari buruzko Legearen Testu Bategineko lehenbiziko xedapen gehigarriak eta hura garatzeko arauek eskubide ekonomikoez baliatzeko ezartzen dituzten mugak betetzen ez badira, enpresen pentsio bidezko konpromisoak biltzen dituzten aseguru kolektiboei dagokienez".

Zazpi.-20.1.c) artikulua.

"c) Erabili edo gozatzeko eskubideak, Zergari buruzko Foru Legearen 30.3.f) artikuluan aipatzen direnak, eratu edo lagatzetik lortutako zenbatekoak, eskubideak biziartekoak direnean".

Zortzi.-25. artikulua.

"25. artikulua. Jarduera bati atxikitako ibilgetu materialaren elementuak, ukiezinarenak eta higiezinetako inbertsioenak amortizatzea.

Enpresa edo lanbide jarduera bati atxikitako ibilgetu materialaren, ukiezinaren eta higiezinetako inbertsioen elementuak amortizatzen direnean Sozietateen gaineko Zergari buruzko arauetan eta erregelamendu honen 26. eta 27. artikuluetan, Zergari buruzko Foru Legearen 34. artikuluko 3. idatz-zatia eta haren Erregelamenduaren 2. artikulua salbu, ezarritakoari jarraituko zaio".

Bederatzi.-26.1 artikulua.

"1.Subjektu pasiboak beste metodorik aukeratu ez badu, ibilgetu materialaren eta higiezinetako inbertsioen elementuei taulen araberako amortizazioa aplikatuko zaie, koefiziente eta gehieneko epeak hauexek izanik:

URTEKO GEHIENEKO
KOEFIZIENTEA %

GEHIENEKO URTE
KOPURUA

Bulegoetarako, merkataritza-erabilera edota zerbitzuetarako eta etxebizitzetarako eraikinak

4

38

Industriarako eraikinak

5

30

Instalazioak

15

10

Makineria

15

10

Altzariak

15

10

Informazio prozesuetarako ekipoak

25

6

Garraiobideak (autobusak, autokamioiak, furgonetak, etab.)

20

8

Barneko garraiobideak

15

10

Moldeak, ereduak, trokelak eta matrizeak

33

5

Tresna eta erremintak

Benetako balio-galera

Bestelako ibilgetu materiala

10

15"

Hamar.-27.c) artikulua.

"c) Enpresa edo lanbide jarduerei atxikitako ibilgetu materialaren eta higiezinetako inbertsioen elementuak direnean, jardueraren etekin garbia zenbatespen objektiboaren araubidea erabiliz zehaztu den zergaldietarako, erregelamendu honen 26. artikuluan amortizaziorako aurreikusitako gehieneko epetik heldu den koefizientea aplikatuta ateratzen denari dagokion zenbatekoa.

Ibilgetu ukiezinaren elementuen kasuan, amortizatu beharreko elementuaren balioa, erabilgarria den bitartean, hartzeko beharrezkoa den kuota lineala".

Hamaika.-28.1.b) artikulua.

"b) Negozio zifraren zenbateko garbiak aurreko urtean 600.000 euro gainditu ez izana.

Zifra hori zehazteko, Merkataritzako Kodearen 35.2 artikuluko bigarren paragrafoan xedatutakoari jarraikiz, subjektu pasiboaren jarduera arruntei dagozkien produktuen salmentatik eta zerbitzuak ematetik ateratako zenbatekoak edo bestelako diru sarrerak kontatuko dira, hobariak eta salmenten gaineko beste murrizketak kenduta, bai eta Balio Erantsiaren gaineko Zerga eta negozio zifrarekin zerikusi zuzena duten beste zerga batzuk ere. Komisionistak badira, kontuan hartuko da komisioen zenbateko osoa".

Hamabi.-30.1 artikulua.

"1. Zuzeneko zenbatespenaren araubidearen modalitate erraztua aplikatzekoa zaien enpresa edo lanbide jardueren etekin garbia Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen 34. eta 35. artikuluetan bilduta dauden arauei jarraikiz zehaztuko da, berezitasun hauekin:

a) Ibilgetu materialaren eta higiezinetako inbertsioen amortizazioak erregelamendu honen 26. artikuluan ezarritako taulen metodoa soilik erabiliz eginen dira.

b) Hornidurak ez dira kengarriak izanen".

Hamahiru.-32. artikuluari 3. idatz-zatia gehitzea.

"3. Diru-sarreren bolumenaren tamaina konputatzeko, kontuan hartuko dira subjektu pasiboak eginiko enpresa jarduerei dagozkien eragiketak ez ezik baita ezkontideak, ondorengo ahaideek eta aurreko ahaideek egindakoei, eta orobat, aurreko horietako edozein partaide den errenta-egozpenaren araubideko entitateek egindakoei dagozkienak ere, inguruabar hauek batera gertatzen badira:

-Enpresa jarduera berdinak edo berdintsuak egitea. Berdintzat edo berdintsutzat joko dira Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren ondorioetarako multzo berean sailkaturik daudenak.

-Jarduera horien zuzendaritza bateratua izatea, langileak edo baliabideak partekatuz".

Hamalau.-49. artikulua. Gizarte aurreikuspeneko sistemetarako ekarpen eta kontribuzioen soberakinak.

"Zergari buruzko Foru Legearen 55.1.8 artikuluan eta hamabosgarren xedapen gehigarrian aipatzen diren soberakinengatik murrizketak egin ahal izanen dira zerga oinarrian hurrengo bost zergaldietan, erregela hauen arabera:

1. Murrizketaren zenbatekoa, hurrengo zergaldietako bakoitzean, izan daitekeen handiena izanen da, Zergari buruzko Foru Legearen 55.1.7 artikuluan eta hamabosgarren xedapen gehigarrian ezarritako mugak gainditu gabe.

2. Zergaldian egindako ekarpenekin pilatzen badira, lehenbizi aurreko urteetako soberakinei dagozkien murrizketak aplikatuko dira''.

Hamabost.-52.4 artikulua.

"4. Subjektu pasiboari leporatu ezin dakizkiokeen eta lanak geldiaraztea ekartzen duten inguruabar bereziak direla-eta, horiek amaitzerik ez badago artikulu honen 1. idatz-zatian aipatzen den lau urteko epea iragan aurretik, subjektu pasiboak Ekonomia eta Ogasun Departamentuan eskatu ahal izanen du epea luzatzea, epea akitu eta ondoko hogeita hamar egunetan.

Eskabidean agertu beharko dira epea ez betetzea eragin duten arrazoiak eta eraikitze lanak amaitzeko zenbat denbora beharko den, gehienez ere lau urte.

Aurreko lerroaldean adierazitakoaren ondorioetarako, subjektu pasiboak dagokion frogagiria aurkeztu beharko du.

Aurkeztutako dokumentazioa ikusirik, Zuzeneko Zerga, Zehapen eta Errekerimenduen Zerbitzuko zuzendariak erabakiko du bidezkoa den ala ez eskatutako luzapena ematea eta halaber luzapen horren iraupena, azken hau ez baita nahitaez izanen subjektu pasiboak eskatutakoa.

Hiru hilabeteko epean espresuki ebazten ez diren luzapen eskaerak ezetsi egin direla ulertuko da.

Emanen den luzapenaren epea ez-betetzea gertatzen den egunaren biharamunetik bertatik hasiko da kontatzen".

Hamasei.-56. artikulua. Aitorpena egiteko betebeharra.

"Subjektu pasiboak beharturik egonen dira zerga honen aitorpena aurkeztu eta sinatzera Zergari buruzko Foru Legearen 82. artikuluan aurreikusiriko baldintzetan.

Hala ere, familia-unitaterik osatzen ez duten subjektu pasiboak edo, osatu arren, zergarekiko banakako lotura aukeratu dutenak ez daude aitorpena egitera beharturik, errenta mota hauek bakar-bakarrik jaso badituzte:

a) Urtean 11.250 eurotik beherako lan etekin osoak.

b) Ondasun higigarrien kapitalaren etekinak eta ondare gehitzeak, atxikipenaren edo konturako diru-sarreraren pean daudenak, baldin eta bien artean, urtean, 1.600 eurotik beherakoak badira.

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari baimena ematen zaio arestian aipatutako zenbatekoak eguneratzeko''.

Hamazazpi.-57 bis artikulua. Alarguntza pentsioen ondoriozko kenkaria.

"1. Kasuan kasuko kuota diferentziala finkatu ondoren, alarguntza pentsioa jasotzen duten subjektu pasiboek, ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuak onetsi zuen Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren Testu Bateginaren 50. artikuluan aipatutako osagarriak jasotzeko eskubidea badute, kenkari gehigarria aplikatzen ahalko dute, kasuan kasuko pentsio motarentzat finkatutako gutxieneko zenbatekoaren eta lanbide arteko gutxieneko soldataren arteko diferentzia adinakoa, kasu bietan urteko kopuruak kontuan harturik, Zergari buruzko Foru Legearen 68.1 artikuluan ezarritako moduan eta baldintzetan.

2. Gizarte Segurantzatik kasuan kasuko pentsio motarentzat finkatutako gutxienekoa baino handiagoak eta lanbide arteko gutxieneko soldata baino txikiagoak diren alarguntza pentsioak (kotizaziopekoak) jasotzen dituzten subjektu pasiboek zilegi izanen dute kenkari gehigarria egitea, jasotako pentsioaren zenbatekoaren eta lanbide arteko gutxieneko soldataren arteko diferentzia adinakoa, kasu bietan urteko kopuruak kontuan harturik, Zergari buruzko Foru Legearen 68.2 artikuluan ezarritako moduan eta baldintzetan.

Gizarte Segurantzatik kotizaziopeko alarguntza pentsioak jasotzen dituzten subjektu pasiboek, beste pentsio batzuk ere jasotzen badituzte, zilegi izanen dute kenkari gehigarria egitea, ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuak onetsi zuen Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren Testu Bateginaren 50. artikuluan aipatutako osagarriak jasotzeko eskubidea zehazteko kontuan hartzen zaizkion pentsioen zenbatekoen batura Gizarte Segurantzak osagarri horiek zehazteko finkatutako gutxieneko zenbatekoa baino handiagoa bada eta lanbide arteko gutxieneko soldata baino txikiagoa.

Kenkariaren zenbatekoa, kasu horietan, lanbide arteko gutxieneko soldataren eta 50. artikuluan aipatzen diren osagarrietarako eskubidea zehazteko kontuan hartzen diren pentsioen baturaren arteko diferentzia izanen da, kasu bietan urteko kopuruak kontuan harturik, Zergari buruzko Foru Legearen 68.2 artikuluan ezarritako moduan eta baldintzetan.

3. Zahartzaro eta baliaezintasuneko nahitaezko asegurutik (SOVI) alarguntza pentsioak jasotzen dituzten subjektu pasiboek zilegi dute kenkari gehigarria egitea, jasotako pentsioaren zenbatekoaren eta lanbide arteko gutxieneko soldataren arteko diferentzia adinakoa, kasu bietan urteko kopuruak kontuan harturik, Zergari buruzko Foru Legearen 68.3 artikuluan ezarritako moduan eta baldintzetan.

Kenkariaren zenbatekoa, zahartzaro eta baliaezintasuneko nahitaezko aseguruko (SOVI) alarguntza pentsioa beste pentsio batzuekin pilatzen den kasuetan, lanbide arteko gutxieneko soldataren eta ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuak onetsi zuen Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren Testu Bateginaren 50. artikuluan aipatzen diren osagarrietarako eskubidea zehazteko kontuan hartzen diren pentsioen baturaren arteko diferentzia izanen da, kasu bietan urteko kopuruak kontuan harturik, Zergari buruzko Foru Legearen 68.2 artikuluan ezarritako moduan eta baldintzetan.

4. Aurreko idatz-zatietan ezarritako kenkari hori ezin aplikatu izanen da Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak hura aurrerakin gisa ordaintzeko baimena eman badu, Alarguntza pentsioengatiko kenkariak aldez aurretik ordaintzeko prozedura arautzen duen maiatzaren 20ko 127/2003 Foru Dekretuan ezarritako prozedurari lotuz.

5. Aplikatuko den kenkariaren zenbatekoa ez badator bat aurreratu den kopuruarekin, subjektu pasiboek beren egoera erregularizatu behar dute zerga honen autolikidazioko kuota diferentzialean; horretarako, aurreratutako kopurua jaso dutenetik sortu diren berandutza interesak sartu behar dituzte, kopurua behar ez zela jaso bada edo behar baino handiagoa izan bada. Zerga honen autolikidaziorik egiten ez duten subjektu pasiboek Alarguntza pentsioengatiko kenkariak aldez aurretik ordaintzeko prozedura arautzen duen maiatzaren 20ko 127/2003 Foru Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoari lotuz erregularizatu behar dute beren egoera eta itzuli behar dute dirua".

Hemezortzi.-59.1 artikulua.

"1. Zergari buruzko Foru Legearen 85. artikuluak aipatzen dituen itzulketak bankuko transferentzia bidez eginen dira".

Hemeretzi. 62.1 artikulua.

"1. Hipoteka maileguak nahiz bestelako maileguak eman edo bitarteko gisa bideratzen dituzten entitateek, eta ondasun higiezinak edo ondasun higiezinen gaineko eskubide errealak eskuratzeko finantzaketan nolabait esku hartzen dutenek, urteko informazio-aitorpena aurkeztu beharko dute hurrengo urteko urtarrilean eragiketa horien berri emateko, datu hauek izanen dituena:

a) Mailegu-hartzaileen izen-deiturak edo sozietatearen izena edo izen osoa eta identifikazio fiskaleko zenbakia.

b) Mailegu-emaileen sozietatearen izena edo izen osoa eta identifikazio fiskaleko zenbakia.

c) Bitartekaririk bada, haien izen-deiturak edo sozietatearen izena edo izen osoa eta identifikazio fiskaleko zenbakia.

d) Ondasun higiezinak edo ondasun higiezinen gaineko eskubide errealak eskuratzearekin zuzeneko lotura duten beste finantza eragiketa batzuetako alderdien izen-deiturak edo sozietatearen izena edo izen osoa eta identifikazio fiskaleko zenbakia.

e) Maileguaren edo eragiketaren zenbateko osoa, ekitaldian interesetarako eta kapitalaren amortizaziorako ordaindutako kopuruak.

f) Mailegua edo eragiketa eratu zen urtea eta iraupena.

g) Eragiketa horretako hartzaileak higiezin hori bere ohiko etxebizitza izateko asmoa adierazi duen ala ez.

h) Katastroko erreferentzia.

i) Higiezinaren tasazio balioa".

Hogei.-62.7 artikulua.

"7. Indarreko araudiaren arabera banku-trafikoan edo kredituen arloan diharduten bankuek, aurrezki kutxek, kreditu kooperatibek eta pertsona fisikoek edo juridikoek informazio aitorpena aurkeztu behar dute hurrengo urteko urtarrilean, non identifikatuko baitituzte zerga honen kargapekoek, Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasiboek edo Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren kargapekoek (establezimendu iraunkorrarekin) zabalik dituzten kontu guztiak. Aitorpen hori aurreko urte naturalari buruzkoa izanen da.

Zerga Administrazioari eman beharreko informazioan kontuen identifikazio osoa agertuko da, eta kontu horien titular, baimendun edo onuradunak diren pertsona edo entitateen izen-deiturak edo sozietatearen izena edo izen osoa eta identifikazio fiskaleko zenbakia, kontuetan abenduaren 31n izandako saldoak eta urteko azken hiruhilekoko batez besteko saldoa, eta kasuan kasuko eredua onesteko foru aginduan eskatzen den informazioa osatzeko behar diren beste datu guztiak.

Eman beharreko informazioan kontu korronteak, aurrezki kontuak, eperako ezarpenak, kreditu kontuak eta bestelako kontu guztiak agertuko dira, haien modalitatea edo izena edozein dela ere, nahiz eta ordainketa, atxikipen edo konturako sarrerarik ez izan.

Pertsona edo entitate titular, baimendun edo onuradunen izen-deiturak, sozietatearen izena edo izen osoa eta identifikazio fiskaleko zenbakia aitorpenaren urteko momenturen batean izan direnei dagokie".

Hogeita bat.-62.10 artikulua.

"10. Pentsio funtsak kudeatzen dituzten erakundeek urteko informazio aitorpena aurkeztu behar dute hurrengo urteko urtarrilean; bertan funtsei atxikitako planetako partaideak eta haiek (zuzenean zein planen sustatzaileen bidez) egindako ekarpenak adierazi behar dira.

Pentsio planen sustatzaileek, planetarako kontribuzioak egiten badituzte, urteko informazio aitorpena aurkeztu behar dute hurrengo urteko urtarrilean; bertan banaka agertu behar dira ekarpenak egin dituzten partaideak eta bakoitzak jarritako zenbatekoa.

Maiatzaren 12ko 3/1988 Foru Legearen 77.1 artikuluan aurreikusitako moduan pentsioengatiko konpromisoei aurre egiteko kontribuzio edo ekarpenak egiten dituzten enpresek edo entitateek (baita enpresen gizarte aurreikuspeneko planetarako kontribuzioak egiten dituztenek ere), hurrengo urteko urtarrilean, urteko informazio aitorpena aurkeztu behar dute. Bertan banaka agertuko dira egindako kontribuzio edo zuzkiduren xede izan diren pertsonak eta bakoitzari dagokion zenbatekoa.

Gizarte aurreikuspeneko mutualitateek informazio aitorpena aurkeztu behar dute hurrengo urteko urtarrilean; bertan mutualista guztien zerrenda jarri behar da, bai eta bakoitzak zerga honi buruzko arauetan ezarritakoaren arabera murrizketa egiteko edo zerga oinarria txikitzeko arrazoi izan daitezkeen kontingentziak estaltzeko ordaindu duen kopurua ere.

Helbidea Europar Batasuneko beste herrialde batean duten pentsio funts batek Espainian langileentzako pentsio planak garatzen baditu Espainiako legeriaren pean, haren ordezkariak urteko informazio aitorpena aurkeztu beharko du hurrengo urteko urtarrilean; bertan funtsei atxikitako planetako partaideen zerrenda eta haiek (zuzenean zein pertsona baimenduen edo planen sustatzaileen bidez) egindako ekarpenen zenbatekoak adierazi behar dira.

Idatz-zati honetan aipatutako aitorpenetan aurreko urte naturaleko datuak eman behar dira".

Hogeita bi.-62.11 artikulua.

"11. Efektu publikoak, baloreak edo bestelako titulu edo finantza-aktiboak jaulki, harpidetu, eskualdatu, trukatu, bihurtu, kitatu eta itzultzeko eragiketetan esku hartzen duten edo haietan bitartekari aritzen diren fede-emaile publikoek eragiketa horiei buruzko informazio aitorpen bat aurkeztu behar dute urtean, batez ere efektu, balore eta bestelako titulu eta finantza-aktiboen gaineko eskubide errealei dagozkien eragiketei buruz, berme-eskubideak eta bestelako kargak, baloreen mailegu-eragiketak eta erantzukizun mugatuko sozietateen kapitalean parte hartzeko eragiketak barne direla.

Krediturako finantza erakundeek eta establezimenduek, baloreen sozietateek eta agentziek, finantzetako gainerako bitartekariek eta, oro har, efektu publikoak, baloreak eta bestelako finantza tituluak eta aktiboak, indizeak eta haien gaineko aukerak, kontu-idazpenen bidezko dokumentatuak barne, kokatzen eta haiekin egiten diren eragiketetan bitartekari lanak egiten jarduten duten gainerako pertsona fisiko eta juridikoek urtean zehar balore edo efektuen bitartez baliabideak biltzeko edo kokatzeko zuzenean edo zeharka egindako eragiketei buruzko informazio aitorpena aurkeztu behar dute.

Informazio-betebehar hori izanen dute, halaber, kapital aldakorreko inbertsio sozietateek, Inbertsio kolektiboko erakundeei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legearen 32.7 artikuluan azaltzen diren kasuetan.

Halaber, inbertsio kolektiboko erakundeen sozietate kudeatzaileek erakunde horien akzioekin edo partaidetzekin urtean egindako eragiketei buruzko informazio aitorpena aurkeztu behar dute, gauza bera egin behar dute ezein merkatu antolatutan kotizatzen ez duten tituluak edo balore izendunak jaulkitzen dituzten erakundeek jaulkipen-eragiketei dagokienez, bai eta gerokoen eta aukeren merkatuetako zuzendaritza sozietateek ere merkatuetan egindako eragiketez.

Kontuetako idazpenen bidez ordezkatutako zor publikoa harpidetu, eskualdatu eta itzultzeko eragiketetan parte hartzen duten erakunde kudeatzaileek urtean egindako mota horretako eragiketei buruzko aitorpena aurkeztu behar dute, eta harekin batera interesak jaso dituztenen zerrenda ere bai.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuari informazioa eman beharra betetzeko, aurreko paragrafoan ezarri bezala, baldin eta eragiketa batean hirugarren paragrafoan aipatutako pertsona edo erakundeek eta idatz-zati honetako lehen eta bigarren paragrafoetan aipatutako fede-emaile edo finantza bitartekariek esku hartzen badute, haren berri ematen duen aitorpena fede-emaileak edo finantza bitartekariak aurkeztu behar du.

Eragiketaren xede atzerrian jaulkitako baloreak edo atzerrian eraturiko tresna eratorriak badira, baloreok Espainian merkaturatzen dituzten entitateek eta zerbitzuak aske emateko araubidean diharduten entitate kudeatzaileen ordezkariek egin behar dute aitorpena, edo bestela Espainian balore horien gordailuzainak diren entitateek.

Aurreko paragrafoetan aipatutako aitorpenetan azaldu beharrekoak dira Estatutik kanpo egin arren Espainiako lurraldeko egoiliar diren edo bertan establezimendu iraunkorra duten bitartekariek euren kabuz edo besteren kontura esku hartuz egindako eragiketak eta kontratuak.

Urteko informazio aitorpena hurrengo urteko urtarrilean aurkeztuko da. Bertan datu hauek emanen dira: eragiketetan esku hartu duten subjektuen identifikazio osoa, zer gisa esku hartu duten, haien izen-deiturak edo sozietatearen izena, helbidea eta identifikazio fiskaleko zenbakia, eragiketa bakoitzeko efektu publiko, balore, titulu eta aktiboen mota eta kopurua, eta eragiketa bakoitzaren zenbatekoa eta data. Aitorpena aurreko urte naturaleko eragiketei buruzkoa izan behar da.

Aurreko paragrafoan aipaturiko informazio-betebeharra ezertan ukatu gabe, meilegutarako baloreak negoziatzen diren merkatuko entitate partaideek edo konpentsazio eta likidazio sistemako kideek, baloreak mailegatzeko eragiketetan parte hartzen edo bitartekari aritzen diren finantza erakundeek eta Baloreak Erregistratu, Konpentsatu eta Likidatzeko Sistemen Kudeaketarako Sozietateak edo, hala behar denean, Baloreen merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 31.4 artikuluan araututako baloreen negoziaziorako merkatu edo sistema antolatuetan erregistro, konpentsazio eta likidazio lanak egiten dituen entitateak, Zerga Administrazioari eman beharko diote Zerga, administrazio eta gizarte arloetako neurriei buruzko abenduaren 30eko 62/2003 Legearen hemezortzigarren xedapen gehigarriaren 3. idatz-zatian aipatzen den informazioa.

Idatz-zati honetan aipatutako informatu beharra, atxikipena aplikatu beharreko eragiketei dagokiena, betetzat joko da hartzaileen zerrenda urteko atxikipenen eredu ofizial egokian aurkeztuz gero".

Hogeita hiru.-62.16 artikulua.

"16. Zergari buruzko Foru Legearen 30.1.g) artikuluan aipatutako planak, hots, aurrezpen sistematikorako banakako planak, merkaturatzen dituzten aseguru entitateek informazio aitorpena aurkeztu behar dute hurrengo urteko urtarrilean; bertan datu hauek eman behar dituzte:

a) Hartzaile bakoitzaren izen-deiturak eta identifikazio fiskaleko zenbakia.

b) Hartzaileek ordaindutako primen guztizko zenbatekoa, eta lehen prima ordaindu zen eguna.

c) Eskubide ekonomikoak osorik edo neurri batean aurreratzen badira, biziarteko errenta eratu zenean jakinarazi zen errenta salbuetsiaren zenbatekoa.

d) Baldin eta, Zergari buruzko Foru Legearen hogeita bigarren xedapen gehigarriarekin bat, bizi aseguruko kontraturen bat aurrezpen sistematikorako banakako plan bihurtzen bada, aurreko a) eta b) letretan aipatutako datuak, eta xedapen horretan ezarritako muga (urtean ordaindutako primen gehieneko zenbatekoa) gainditu ez izanaren adierazpena".

Hogeita lau.-62.17 artikulua.

"17. Kreditu entitateek eta indarreko araudiari loturik banku-trafikoan edo kredituen arloan diharduten gainerako entitateek urtero informazio aitorpena aurkeztu behar dute, emanak dituzten kreditu eta maileguek abenduaren 31n izandako saldoa jakinarazteko. Izen-deiturak edo sozietatearen izena edo izen osoa eta identifikazio fiskaleko zenbakia erantsiko dituzte".

Hogeita bost.-62. artikuluari 18. idatz-zatia gehitzea.

"18. A) Balore higigarriak gordailuan dituzten entitateek urtero informazio-aitorpena aurkeztu behar dute urtarrilean, gordailuan dituzten baloreei buruzko datu hauek emateko:

a) Abenduaren 31n ondokoen titularrak diren pertsonen edo entitateen izen-deiturak edo sozietatearen izena edo izen osoa eta identifikazio fiskaleko zenbakia: entitate juridikoen akzioak edo haien kapitaleko edo funts berekietako partaidetzak, merkatu antolatuetan negoziatuak. Halaber, titular horien akzio eta partaidetzen kopurua, mota eta balioa adieraziko dira, Ondarearen gaineko Zergari buruzko azaroaren 19ko 13/1992 Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

b) Abenduaren 31n ondokoen titularrak diren pertsonen edo entitateen izen-deiturak edo sozietatearen izena edo izen osoa eta identifikazio fiskaleko zenbakia: norberaren kapitalak hirugarrenei laga izana adierazten duten baloreak, merkatu antolatuetan negoziatuak. Halaber, titular horien baloreen kopurua, mota eta balioa adieraziko dira, Ondarearen gaineko Zergari buruzko azaroaren 19ko 13/1992 Foru Legearen 13. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

B) Inbertsio kolektiboko erakundeak kudeatzen dituzten sozietateek, Espainiako entitate merkaturatzaileek eta zerbitzuak aske emateko araubidean diharduten entitate kudeatzaileen ordezkariek urtarrilean urteko informazio aitorpena aurkeztu beharko dute. Bertan agertuko dira abenduaren 31n inbertsio kolektiboko erakundeen akzioen eta kapital sozialeko edo ondare funtseko partaidetzen titularrak diren pertsonen edo entitateen izen-deiturak edo sozietatearen izena edo izen osoa eta identifikazio fiskaleko zenbakia. Halaber, titular horien akzio eta partaidetzen kopurua, mota eta, hala behar denean, konpartimentua adieraziko dira, bai eta abenduaren 31ko likidazio balioa ere. Bestalde, Espainiako inbertsio erakundeen akzio edo partaidetzak mugaz gaindi merkaturatzen direnean, akzio edo partaidetza horien titular gisa, hirugarren ez-egoiliarren kontura, ageri den atzerriko entitate merkaturatzaileari dagokio informazioa emateko betebeharra, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren xedapen gehigarri bakarrak 3. idatz-zatiko c) letran dioenez, ezertan ukatu gabe kudeatzaileak edo inbertsio sozietateak Zerga Administrazioaren aurrean izan dezakeen erantzukizuna, xedapen gehigarri bakar horretan xedatutakoaren arabera.

Baloreak negoziatzeko bigarren mailako merkatu batean edo sistema antolatu batean negoziaziorako onartu diren inbertsio kolektiboko erakundeetako akzio edo partaidetzen kasuan, akzio edo partaidetza horien entitate gordailuzainak eman beharko du aurreko lerroaldean aipatutako informazioa.

C) Zerbitzuak aske emateko araubidean diharduten aseguru entitateen ordezkariek eta aseguru entitateek, bai eta finantza entitateek ere, urteko informazio aitorpena aurkeztu beharko dute urtarrilean, informazio hau emateko:

a) Abenduaren 31n bizitza asegurua duten aseguru-hartzaileen izen-deiturak eta identifikazio fiskaleko zenbakia, data horri dagokion erreskate balioa zehaztuta.

b) Kapital bat dirutan, ondasun higigarritan edo higiezinetan ematearen ondorioz abenduaren 31n aldi baterako edo biziarteko errenta baten onuradun direnen izen-deiturak eta identifikazio fiskaleko zenbakia, data horretako kapitalizazio balioa zehaztuta, Ondarearen gaineko Zergari buruzko azaroaren 19ko 13/1992 Foru Legearen 17. artikuluan xedatutakoari jarraikiz".

Hogeita sei.-62. artikuluari 19. idatz-zatia gehitzea.

"19. Nekazaritza, abeltzaintza edo oihangintzako jardueren ondorioz diru-laguntzak, kalte-ordainak eta laguntzak eman edo onartzen dituzten entitate publiko edo pribatuek, urtarrilean, aurreko urtean ordaindutakoen urteko aitorpena aurkeztu beharko diote Zerga Administrazioari.

Entitate emaileak egoitza Espainian ez duenean, diru-laguntzak, kalte-ordainak eta laguntzak haren kontura ordaintzeko ardura duen entitate egoiliarrak bete beharko du aurreko lerroaldean aipatutako betebeharra.

Aitorpenean, aitortzailea identifikatzeko datuak eman eta diru-laguntza, kalte-ordain edo laguntzetan zer gisa esku hartu duen adierazteaz gainera, hartzaileen datu hauen zerrenda jarriko da:

a) Izen-deiturak edo sozietatearen izena edo izen osoa eta identifikazio fiskaleko zenbakia.

b) Ordaindutako diru-laguntza, kalte-ordain edo laguntzaren zenbatekoa, mota eta kontzeptua.

Diru-laguntza, kalte-ordain eta laguntza horiek, aitorpenean sartzeari dagokionez, ordaintzeko agindua ematen den egunean bertan ordaindutzat joko dira. Ordaintzeko agindurik ezean, ordaindurik daudela ulertuko da ordainketa gauzatzen denean".

Hogeita zazpi.-62. artikuluari 20. idatz-zatia gehitzea.

"20. Argindar enpresa hornitzaileek Zerga Administrazioari urteko aitorpena aurkeztu behar diote, gutxienez datu hauek bilduko dituena:

a) Kontratatzailearen izen-deiturak edo sozietatearen izena eta identifikazio fiskaleko zenbakia, edo fakturak haren kontura kobratzen dituen pertsonarenak.

b) Higiezinaren katastroko erreferentzia eta kokalekua.

c) Kontrataturiko potentzia izendatua eta urteko kontsumoa kilowattetan.

d) Hornidura gunearen kokalekua.

e) Horniduraren alta eguna".

Hogeita zortzi.-62. artikuluari 21. idatz-zatia gehitzea.

"21. Aurreko idatz-zatietan aipatutako informazio aitorpenak Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak ezartzen duen moduan eta berak dioen lekuan aurkeztu behar dira; gainera, aitorpena ordenagailuan zuzenean irakur daitekeen euskarrian edo bide telematikoen bidez aurkezteko prozedura eta baldintzak ezarri ahal izanen ditu. Informazio aitorpen horiek Hitzarmen Ekonomikoan ezarritako eskumen-irizpideen arabera aurkeztu behar dira".

Hogeita bederatzi.-62 bis.1.e) artikulua.

"e) Negozio zifraren zenbateko garbia, Merkataritzako Kodearen 35.2 artikuluko bigarren paragrafoaren arabera".

Hogeita hamar. 62 ter.2.A.a) artikulua.

"a) Norberaren kapitalak hirugarrenei lagatzeagatik kobratzen diren interesak edo ituntzen diren ordainsariak, edozein motatakoak direla ere (besteren kapitalak hartu eta erabili izana adierazten duten mota guztietako aktiboen eskualdaketatik, itzulketatik, amortizaziotik, truketik edo bihurketatik datozen etekinak barne), eta Zergari buruzko Foru Legearen 29. artikuluan aipatzen diren gainerako errentak, berandutzagatiko errekarguak izan ezik".

Hogeita hamaika. 62 ter.3.B) artikulua.

"B) Artikulu honetako 2. idatz-zatian aipatutako errentak hartzen dituzten entitateek aplikagarria dutenean Zergari buruzko Foru Legearen III. tituluko II. kapituluko 5. ataleko 1. azpiataleko 11. artikuluko errenta-egozpenaren araubidea, entitate horiek eman beharko dute informazioa, betiere errentaren zenbatekoa egoitza Europar Batasuneko beste estatu batean duen pertsona fisiko bati egotzi ahal bazaio.

Hala ere, entitate horiek informazioa ematea aukeratu ahal izanen dute, egoitza Europar Batasuneko beste estatu batzuetan duten beren kideei errentak ordaintzen dizkietenean. Aukera hori eginez gero, Zerga Administrazioari jakinarazi beharko diote, eta hark, entitatearen eskariz, aukera horren ziurtagiria emanen du".

Hogeita hamabi.-62 quater artikuluari 3. idatz-zatia gehitzea.

"3. Deskontura jaulkitako zor-tresnen kasuan, epea hamabi hilabetetik gorakoa ez bada, baloreen errenboltsoa edo amortizazioa egiten den unean titularrak direnek beteko dituzte artikulu honetan ezarritako informazio-betebeharrak".

Hogeita hamahiru.-65.2.d).4 artikulua.

"4. Zerbitzuak aske emateko araubidean diharduten kudeatzaileen kasuan, Zergari buruzko Foru Legearen hamazazpigarren xedapen gehigarriko 2. idatz-zatian eta Inbertsio kolektiboko erakundeei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legearen 55.7 artikuluan aipatzen den ordezkariak".

Hogeita hamalau.-65.2.e) artikulua.

"e) Zerbitzuak aske emateko araubidean diharduten aseguru entitateek Espainian egiten dituzten eragiketetan, atxikipena edo konturako sarrera egin behar du Zergari buruzko Foru Legearen hamazazpigarren xedapen gehigarriak dioen moduan izendatutako ordezkariak".

Hogeita hamabost.-65.2.f) artikulua.

"f) Helbidea Europar Batasuneko beste herrialde batean duten pentsio funtsek Espainian egiten dituzten eragiketetan, Espainiako legeriaren pean langileentzako pentsio planak garatzen badituzte, Langileentzako pentsio funtsen jarduerei eta gainbegiratzeari buruzko 2003ko ekainaren 3ko 2003/41/EE Zuzentarauak, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak emanak, aurreikusten duen bezala, Zergari buruzko Foru Legearen hemezortzigarren xedapen gehigarriaren arabera haiek izendatutako ordezkariak atxikipena edo konturako sarrera egin behar du''.

Hogeita hamasei. 71.Bat artikulua.

"Bat. Atxikipen portzentajeen taula orokorra.

URTEKO ETEKINA

EUROTAN

SEME-ALABA ETA BESTE ONDORENGO

BATZUEN KOPURUA

SEME-ALABARIK EZ

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10 EDO GEHIAGO

11.250etik gora

4,00

2,00

-

-

-

-

-

-

-

-

-

12.750etik gora

6,00

4,00

2,00

-

-

-

-

-

-

-

-

14.250etik gora

8,00

6,00

4,00

2,00

-

-

-

-

-

-

-

16.750etik gora

10,00

8,00

6,00

4,00

1,00

-

-

-

-

-

-

19.750etik gora

12,00

11,00

9,50

8,00

6,00

4,00

-

-

-

-

-

23.250etik gora

13,50

12,00

11,50

9,00

8,00

6,00

4,00

-

-

-

-

25.750etik gora

14,50

13,00

12,50

10,00

9,50

8,00

6,00

4,00

1,00

-

-

28.250etik gora

15,50

14,00

13,50

12,00

10,50

9,00

8,00

6,00

4,00

1,00

-

32.250etik gora

16,50

15,00

14,50

13,00

12,50

11,00

10,00

8,00

7,00

5,00

2,00

35.750etik gora

17,50

16,50

16,50

14,00

13,50

13,00

12,00

10,00

9,00

7,00

6,00

41.250etik gora

18,50

17,50

17,50

16,00

15,50

15,00

13,00

12,00

11,00

10,00

9,00

48.000tik gora

20,50

20,50

20,00

18,00

17,50

17,00

16,00

15,00

14,00

13,00

12,00

55.000tik gora

23,00

22,50

22,00

20,50

20,50

20,00

19,00

18,00

17,00

16,00

14,50

62.000tik gora

25,00

24,50

23,50

23,50

22,50

22,00

21,00

20,50

19,00

18,00

16,50

69.250etik gora

27,00

26,50

26,00

25,50

24,00

24,00

23,50

22,00

21,00

19,50

18,50

75.250etik gora

28,00

28,00

27,00

26,00

26,00

25,00

25,00

23,50

22,50

21,50

20,50

82.250etik gora

29,00

29,00

29,00

28,00

28,00

27,00

26,50

25,50

24,50

23,50

23,00

94.750etik gora

30,00

30,00

30,00

29,00

29,00

29,00

28,00

27,50

26,50

25,50

24,50

107.250etik gora

32,00

32,00

32,00

31,00

30,50

30,00

29,50

28,50

28,00

27,00

26,00

120.000tik gora

33,00

33,00

32,50

32,00

31,50

31,00

30,50

29,50

29,00

28,00

27,50

132.750etik gora

33,50

33,50

33,00

32,50

32,00

31,50

31,00

30,50

30,00

29,00

28,50

146.000tik gora

34,00

34,00

34,00

33,50

33,00

32,50

32,00

31,50

31,00

30,50

30,00

Jardunean izan eta ezgaitasuna duten langileei goiko 1. idatz-zatian ezarritako taulan dagokien atxikipena eginen zaie, baina ondoko eskalan ageri den koefiziente murriztailea aplikatuta:

URTEKO ETEKINAK (EUROTAN)

ELBARRITASUN MAILA

GUTXIENEZ

GEHIENEZ

%33 EDO GEHIAGO

%65 EDO GEHIAGO

11.250,01

23.250,00

5

15

23.250,01

41.250,00

3

15

41.250,01

94.750,00

2

8

94.750,01

Hortik gora

2

5

Eskala horretan agertzen diren murrizketak aplikatzearen ondorioz, ezin izanen da zerotik beherako portzentajerik atera".

Hogeita hamazazpi.-71.Hiru.4 artikulua. Azken lerroaldea.

"Zergari buruzko Foru Legearen 80. artikuluko 9. idatz- zatian aurreikusten diren kasuetan, 4. idatz-zati honetako lehen lerroaldean aipatzen diren murrizketen aplikazioa ere hartuko da kontuan".

Hogeita hemezortzi.-71.Hiru.5 artikulua.

"5. Langabeziako prestazioen kasuan, entitate kudeatzaile batek onetsiak betiere, atxikipenetan honako portzentaje hauek aplikatuko dira:

URTEKO ETEKINAREN ZENBATEKOA

(EUROTAN)

PORTZENTAJEA

11.250,00 baino gehiago

4

12.750,00 baino gehiago

6

14.250,00 baino gehiago

8

Prestazioak jasotzeko eskubidea galtzen den urte natural berean berriz ere sortzen bada jasotzeko eskubidea, prestazioa eten zen momentuan aplikatzen zen portzentaje berbera aplikatuko da atxikipenetan.

Langabeziako prestazioa jasotzen den urte natural berean hura utzi eta subsidio-prestazioa jasotzen bada, subsidio-prestazioari langabeziakoari aplikatzen zitzaion portzentaje berbera aplikatuko zaio".

Hogeita hemeretzi.-73. artikulua. Higigarrien kapitalaren etekinen gaineko atxikipenen zenbatekoa.

"Higigarrien kapitalaren etekinen gainean aplikatu beharreko atxikipenaren zenbatekoa atxikipen oinarriaren %18 izanen da''.

Berrogei.-76. artikuluari 6. idatz-zatia gehitzea.

"6. Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 32.3 artikuluan aurreikusitakoaren ondoriozko doikuntza sekundarioak atxiki beharra sortzen duenean, atxikipenaren oinarria hitzartutako balioaren eta merkatuko balioaren arteko diferentzia izanen da".

Berrogeita bat.-78.1.c) artikulua.

"c) Aseguru-artekariak, kanpoko laguntzaileen zerbitzuak erabiltzen dituztenean".

Berrogeita bi.-79. artikulua. Talde inbertsioko entitateetako akzio eta partaidetzen eskualdaketa edo itzulketetatik heldu diren ondare-gehikuntzen gaineko atxikipenen zenbatekoa.

"Talde inbertsioko erakundeen akzio eta partaidetzen eskualdaketa edo itzulketetatik heldu diren ondare-gehikuntzen gainean egin behar den atxikipena kalkulatzeko, atxikipen-oinarriari %18ko portzentajea aplikatuko zaio.

Eskualdaketa edo itzulketa horietatik heldu den ondare-gehikuntza, Zergari buruzko Foru Legearen 52.1.a) artikuluan ezarritakoaren arabera, kontuan hartu behar ez den kasuetan, ez da atxikipenik eginen".

Berrogeita hiru.-82. artikulua. Sarien gaineko atxikipenen zenbatekoa.

"Eskudirutan ematen diren sarien gainean egin beharreko atxikipena zenbatekoaren %18 izanen da''.

Berrogeita lau.-83. artikulua. Higiezinen errentamendu eta azpierrentamenduen gaineko atxikipenen zenbatekoa.

"Hirilurreko higiezinen errentamendu eta azpierrentamenduen gainean egin beharreko atxikipena, horien kalifikazioa edozein dela ere, errentatzaileari ordaintzen zaizkion kontzeptu guztien gainean, Balio Erantsiaren gaineko Zerga salbu, %18 aplikatuz kalkulatuko da".

Berrogeita bost.-84.2 artikulua.

"2. Erregelamendu honen 64. artikuluko 2. idatz-zatiko b) letran jasotako gainerako kontzeptuetatik heldu diren etekinen gainean egin beharreko atxikipena kalkulatzeko, kalifikazioa gorabehera, ordaindutako diru sarrera guztiei %18ko atxikipen tasa aplikatuko zaie''.

Berrogeita sei.-86. artikulua. Higigarrien kapitalaren gauzazko ordainsarien gaineko konturako sarrerak.

"1. Gauzazko ordainketengatik egin beharreko konturako sarreraren zenbatekoa kalkulatzeko, aurreko II. kapituluko 2. atalean xedatutakotik ateratzen den portzentajea aplikatu beharko zaio erosketaren balioa edo ordaintzailearentzako kostua %20 gehitzetik ateratzen den emaitzari.

2. Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 32.3 artikuluan aurreikusitakoaren ondoriozko doikuntza sekundarioak konturako sarrera egin beharra sortzen duenean, konturako sarreraren oinarria hitzartutako balioaren eta merkatuko balioaren arteko diferentzia izanen da".

Berrogeita zazpi.-91. artikulua. Ordainketa zatikatua egin behar dutenak.

"Enpresa edo lanbide jardueretan aritzen diren subjektu pasiboek ondoko artikuluetan ezarritakoaren ondorioz ateratako emaitza autolikidatu eta Nafarroako Ogasun Publikoan sartu beharko dute, Hitzarmen Ekonomikoan ezarritako irizpideekin bat etorriz, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kontura egindako ordainketa modura.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa alde batera utzita, subjektu pasiboek ez dute konturako ordainketa egin beharko erregelamendu honen 78. artikuluko 4., 5. eta 6. idatz-zatietan aipatzen diren nekazaritza, abeltzaintza edo oihangintzako jarduerengatik, salgaien errepideko garraioarengatik edo etxe-aldaketako zerbitzuengatik".

Berrogeita zortzi.-92.Bat artikulua. Lehena.

"Lehena.-Subjektu pasiboak ordainketa zatikatuak egin baino azken-aurreko urtean lortutako enpresa edo lanbide etekin garbi guztien gainean portzentaje hauek aplikatzetik lortzen dena:

a) Etekin garbiak 4.500 eta 12.000 euro bitartekoak izan badira, %6.

b) Etekin garbiak 12.001 eta 12.000 euro bitartekoak izan badira, %12.

c) Etekin garbiak 24.001 eta 36.000 euro bitartekoak izan badira, %18.

d) Etekin garbiak 36.000 eurotik gorakoak izan badira, %24.

Subjektu pasiboek, egoki bada, lanbide eta enpresa jardueren etekinen gainean egin zitzaizkien atxikipenak eta konturako sarrerak kenduko dituzte, etekin horiek ordainketa zatikatuak egin baino azken-aurreko urteari badagozkio.

Aurreko lerroaldeetan xedatutakoa aplikatuz lortutako zenbatekoa lau zati egin eta zatika sartuko da hurrengo artikuluan ezarritako epeetan.

Sartu beharreko kopururik ez dagoenean, subjektu pasiboek ez dute aitorpena aurkeztu beharrik izanen".

Berrogeita bederatzi.-Bigarren xedapen gehigarria.7.

"7. Prozedura ebazteko eskumena Nafarroako Zerga Ogasuna izeneko erakunde autonomoko zuzendari kudeatzaileak izanen du.

Zuzeneko Zerga, Zehapen eta Errekerimenduen Zerbitzuak instruituko du prozedura, eta horretarako Ekonomia eta Ogasun Departamentuko zerbitzuei eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko gainerako departamentuei komenigarritzat jotzen dituen txostenak eskatu ahal izanen dizkie".

Berrogeita hamar.-Hirugarren xedapen gehigarria. Ibilgetu materialaren eta higiezinetako inbertsioen elementuak erregistratzeko arauak.

"Beren enpresa edo lanbide jardueretako etekin garbiak, 1999. urtetik aurrera, zuzeneko zenbatespeneko araubidearen modalitate erraztua erabiliz zehazten dituzten subjektu pasiboek, jarduera horiei atxikia baldin badute araubide hori aplikatu aurretik eskuratutako ibilgetu materialaren eta higiezinetako inbertsioen elementurik, inbertsio ondasunen erregistro liburua eramatean arau hauek bete beharko dituzte:

1. Elementu horiek identifikatzeko moduan erregistratuko dituzte, eskuraketa eguna eta balioa adierazita.

2. Etekin garbia zenbatespen objektiboaren araubidea erabiliz zehaztu den zergaldiei dagokien amortizazio metatua erregistratzeko, erregelamendu honen 26. artikuluan aurreikusitako gehieneko amortizazio epetik heldu den koefizientea aipatutako zergaldi horietako bakoitzari aplikatuta ateratzen den emaitza kontatuko da".

Berrogeita hamaika.-Bosgarren xedapen gehigarria. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren kuotak.

"Zerga batzuk eta zerga-neurri batzuk partzialki aldatu dituen martxoaren 17ko 16/2003 Foru Legearen bederatzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, pertsona fisikoek ordaintzen dituzten Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kuotak zerga horren konturako ordainketatzat hartuko dira, Zergari buruzko Foru Legearen 85. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatietan ezarritakoaren ondorioetarako.

Baldin eta subjektu pasiboak udal kuota batzuk ordaindu baditu, udalerri desberdinetan zein udalerri berean jarduera bera lokal batean baino gehiagotan egiten duelako edo jarduera bat baino gehiago lokal batean, ordaindutako kuota guztiak dira kengarriak, eta bederatzigarren xedapen gehigarrian ezarritako kenkari-muga aplikatuko zaio kuota bakoitzari.

Errenta-egozpenaren araubidean dauden entitateek ordaintzen dituzten Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren kuoten ziozko kenkariak bazkide, erkide edo partaideek entitatearen errentatik egozten zaien proportzioaren arabera aplikatuko dituzte, Zergari buruzko Foru Legearen 49. artikuluko 2. idatz-zatian xedatutakoarekin bat etorriz.

Kenkari hori errenta-egozpenaren araubidean dagoen entitatearen zergaldiko negozio zifra garbia 2.000.000 euro baino gutxiago izan denean soilik aplikatu ahal izanen da. Negozio zifra kalkulatzeko, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Legearen 50. artikuluko 1. idatz-zatiko b) letrako a?) azpiletran eta Merkataritzako Kodearen 35.2 artikuluan xedatutakoa aplikatuko da.

Kenkari hau aplikatu ahal izateko, ezinbestekoa da ordaindutako kuotak agiri bidez frogatzea eta kasu bakoitzerako ezarritako gutxieneko udal kuota ez gainditzea".

Berrogeita hamabi.-Hamaikagarren xedapen gehigarria eranstea.

"Hamaikagarren xedapen gehigarria. Aurrezkiaren zerga oinarri berezian sartu beharreko higigarrien kapitalaren etekinak.

Zergari buruzko Foru Legearen 54. artikuluan ezarritakoari dagokionez soil-soilik, foru lege horren 29. artikuluan aurreikusten diren higigarrien kapitalaren etekinak, Kreditu entitateen arloan indarra duen zuzenbidea Europako Erkidegoetako zuzenbidera egokitzeari buruzko ekainaren 28ko 1298/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren 1.2 artikuluan aurreikusten diren entitateek ordaindutakoak, alegia, ez dira hartuko zergadunari lotutako entitateetatik datozen etekintzat, baldin eta entitate ordaintzaileari lotutzat jotzen diren pertsonen antzeko ezaugarriak dituzten beste talde batzuei eskainitakoez bestelakoak ez badira".

Berrogeita hamahiru.-Seigarren xedapen iragankorra. Lehen lerroaldea.

"Zergari buruzko Foru Legearen seigarren xedapen iragankorrean ezarritakoa 2006ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako lur eskualdaketei aplikatu beharrekoa izanen da, baldin eta egun horretatik aurrera lur horiek hiri lurzoru edo lurzoru urbanizagarri gisa sailkatu badira edo hirigintzako edozein aprobetxamendu ezarri bazaie".

Berrogeita hamalau.-Zazpigarren xedapen iragankorra eranstea.

"Zazpigarren xedapen iragankorra. Berrinbertsiorako epea luzatzea, ohiko etxebizitza eskualdatzen denean ohiko etxebizitza berria erosteko edo zaharberritzeko diru kopuruak ordaindu eta gero.

Zergari buruzko Foru Legearen hogeita hamaikagarren xedapen gehigarrian aurreikusten diren kasuetan, zergaduna bere ohiko etxebizitza eskualdatzen ari dela ulertuko da erregelamendu honen 40.6 artikuluan ezarritakoa betetzen denean, eta, era berean, eskualdatzen den etxebizitzak ohiko etxebizitza izateari utzi dionean, etxebizitza berria erosi ondorengo edozein momentutan ohiko bizilekua bertara aldatu delako".

Azken xedapen bakarra. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iragarkiaren kodea: F0912250