49. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

BERRIKUNTZA, ENPRESA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. "Asociación de Ganaderos de Porcino de Cebo y Precebo de Navarra (ASPORNA)" elkarteko estatutuak gordetzea.

Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuaren laugarren artikuluan xedatutakoari jarraikiz eta bertan hala agintzen baita, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuan, 2009ko martxoaren 27ko 9:00etan, ondoko lanbide erakundearen estatutuak aurkeztu direla: "Asociación de Ganaderos de Porcino de Cebo y Precebo de Navarra (ASPORNA)". Elkarte horren lurralde eremua Nafarroako Foru Komunitatea da, eta dagokion lanbide eremuak jarduera horretan aritu eta askatasunez eta beren borondatez elkartzea erabakitzen duten entitateak hartzen ditu.

Eraketa aktaren lehenbiziko bi sinatzaileak hauek dira: Iñaki Sádaba Lasheras eta Luis Javier Alonso Modrego.

Hori guztia aditzera ematen da interesdunei horren berri eman eta jakinaren gainean egon daitezen. Interesdunek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahal dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta zortzi eguneko epean.

Iruñean, 2009ko apirilaren 1ean.-Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.

Iragarkiaren kodea: F0913368